Anne Franken egunkaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q6911 orrian
1. lerroa:
m/
{{letra etzanetako izenburua}}
{{Liburu infotaula
|izena = Anne Franken egunkaria
|irudia = The Diary of a Young Girl at the Anne Frank Zentrum.jpg
|irudiaren testua =
|izenburu originala= Het Achterhuis
|hizkuntza = Nederlandera
|argitaratzailea = Contact Publishing
|argitaratze data = 1947
|generoa= Autobiografia
|herrialdea = [[Herbehereak]]
|egilea = [[Anne Frank]]
|urtea = 1942-1944
|izenburua euskaraz= Anne Franken egunkaria
|itzulpenaren bilduma = Oroimenean Barrena
|itzulpenaren argitaratzailea = [[Erein]]
|itzulpenaren argitaratze data = 2005
|itzultzailea = Josu Zabaleta
|formatua =
|itzulpenaren orrialdeak = 352
|sariak=
|itzulpenaren ISBN = 978-84-9746-219-8
}}
'''''Anne Franken egunkaria''''' ([[nederlandera]]zko jatorrizkoan ''Het Achterhuis'', «etxostea») [[Anne Frank]] (Annelies Marie) neskatxak [[1942]]ko ekainaren 12tik [[1944]]ko abuztuaren 1 arte idatzitako [[egunkari]]a da.
 
Bere familiarekin eta beste [[judu]] batzuekin batera, [[Amsterdam]]eko biltegi batzuen ganbaran ezkutatuta bizi izan zen, naziek [[Herbehereak]] okupatuta izan zen aldian. Anne Frankek, hamahiru urterekin, ''Kitty'' deitu zuen bere egunkarian, taldearen bizitza kontatzen du. Anneren aita [[Otto Frank]]en enpresako zenbait langilek lagunduta, bi urte baino gehiagoz egon ziren ''achterhuis''ean («etxearen atzeko aldea», nederlanderaz), azkenik salatuak izan ziren arte. Annek egunkari bat idatzi zuen 1942ko ekainaren 12tik 1944ko abuztuaren 1 arte, hau da, etxe atzealde hartan ezkutaturikoak tradituak izan baino hiru egun lehenago arte. [[Margot Frank]]ek ere idatzi zuen egunkari bat, baina sekula ez da beste egunkari horren arrastorik aurkitu.
 
Anne Franken egunkaria euskaratua dago (itzultzailea: [[Josu Zabaleta]]), eta [[Erein]] argitaletxeak [[2005]]ean argitaratua.
 
== Istorioa ==
 
[[1944]]ko abuztuak 4an, [[Gestapo]]ko agenteek, okupatzaile guztiak atxilotu eta hainbat [[kontzentrazio esparru]]tara eraman zituzten.
 
Denbora batez, Westerbork eta [[Auschwitz]]eko kontzentrazio zelaietan egon ondoren, Anne eta bere ahizpa nagusia Margot, [[Bergen-Belsen]]era erbesteratuak izan ziren, non biak hil ziren [[1945]]eko otsailaren amaiera martxoaren erdialde artean gertatu zen [[tifus]] izurrite batean.
 
Bere aita, [[Otto Frank]], ezkutatuta egon zirenen artetik, kontzentrazio zelaietatik bizirik irten zen bakarra izan zen. Amsterdamera itzuli zenean, [[Miep Gies]]ek, eranskinean eman zuten denboran lagundu zienetako batek, Annek, ezkutatuta egon ziren bitartean idatzi zuen egunkaria eman zion. [[1947]]an eta Anneren nahia jarraituz, bere aitak egunkaria argitaratzea erabakitzen du, eta, ordutik, munduko libururik irakurrienetako bat bihurtu da.
 
Egunkaria, lehen aldiz, ''Het Achterhuis'' («etxostea») izenburuarekin argitaratu zen Herbeheeretan, [[1947]]an, Contact editorearen aldetik.
 
Otto Frank hil zenean, [[1980]]an, idatziak [[Gerraren Dokumentaziorako Herbehereetako Institutua]]ren eskuetara igaro ziren, halaxe baitzegoen ezarria Ottoren testamentuan. [[Suitza]]n dagoen Anne Frank Funtsa da testuen egile eskubideen oinordekoa. [[1998]]an, aipaturiko egunkariaren beste bost orrialde ezezagunago argitaratu ziren.
 
Liburuak berebiziko arrakasta izan zuen mundu osoan, bereziki [[Israel]]en, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] eta [[Erresuma Batua]]n. Azken herrialde horretan, libururik salduenen zerrendan lehenengo izan zen hogei astez jarraian. 350 milioi ale baino gehiago saldu ziren.
 
Pertsonen batzuek —bereziki [[nazi]]ek eta [[Holokaustoa]]ren ukatzaileek— diote liburu hau gerraondoko propaganda politikoa dela, eta egunkaria ez dela benetakoa.<ref>[http://www.jpr.org.uk/Reports/CS_Reports/no_3_2000/index.htm «The nature of Holocaust denial: What is Holocaust denial?»], ''JPR report'', 3. zenbakia, 2000.</ref> Alabaina, testuari eta eskuidatzi originalari eginiko azterketa kritikoek eta auzitegietakoek frogatu dute benetakoa dela.<ref>Herbert MITGANG: [http://www.nytimes.com/1989/06/08/books/an-authenticated-edition-of-anne-frank-s-diary.html «An Authenticated Edition of Anne Frank's Diary»], ''New York Times'', 1989-06-08.</ref>
 
== Egunkarian aipatutako pertsonak ==
=== Beste ezkutatuak ===
 
* '''[[Otto Heinrich Frank]] ''': [[Auschwitz]]en jarraitu zuen beste preso gaixo batzuekin eta bizirik irten zen. [[1953]]an, Elfrid "Fritzi" Markovits-Geiringerrekin ezkondu zen. Fritzik, hau ere Auschwitzeko biziraulea, bere senarra eta seme bat galdu zituen kontzentrazio zelai honetan. Otto Frankek, bere bizitza osoa eman zuen bere alaba eta honen egunkariaren mezua zabaltzen, baita faltsua zela zioten akusazio guztietatik defendatzen ere. Biriketako minbizi baten ondorioz hil zen Suitzan [[1980]]ko abuztuak 19an. Bere alargunak, Fritzik, Ottoren lanarekin jarraitu zuen [[1998]]an hil zen arte.
 
* '''Edith Frank-Höllander''': Anne eta Margoten ama, [[Auschwitz]]en geratu zen bere alabak eta Auguste van Pels [[Bergen-Belsen]]era erbesteratuak izan ondoren. Orduan hasi zen bere osasuna okertzen. Zenbait lekukok, bere familiagandik banandua sentitzeak, erabateko desesperazioan murgildu zuela diote. Lekuko horiek, Edith beti bere alaben bila zebilela ere badiote, eta joan zirela ulertzen ez zuela, Auschwitzetik atera zituen trenera igotzen ikusi zituen arren. Gainera, lor zezakeen janari urria, [[lastaira]]pean gordetzen zuela diote, Anne eta Margoti emateko. Edithek, bere alabek, janaria berak baino gehiago behar zutela zioen, eta, horregatik, jateari uko egiten zion. Gosez hil zen [[1945]]eko [[urtarrilak 6]]an.
 
* '''Margot Frank''': Anneren ahizpa nagusia, bera baino hiru urte nagusiagoa ([[1926]]an jaioa). [[Herbehereak|Herbehereetako]] okupazio alemaniarraren agintariek deitu zioten [[Alemania]]ra joan eta lanaren derrigorrezko zerbitzua egiteko. Hori [[kontzentrazio-esparru]] batera joatearen sinonimoa zen. Horregatik Frank sendiak ezkutzatzea erabaki zuen. Anne eta amarekin batera [[Auschwitz]]era eraman zuten; [[1944]]ko urrian, ordea, [[Bergen-Belsen]]era eraman zuten Annerekin. [[Tifus]]ak jota hil zen, Anne baino egun batzuk lehenago.
 
* '''Hermann van Pels''' ('''Hermann Van Daan''', liburuan): ezkutatuta egon ziren zortzietatik, [[gas ganbera]]ra bidalia izan zen bakarra. Auschwitzen hil zen. Han zeuden lekukoen arabera, hau ez zen bera hara iritsi zen egun berean gertatu. [[Sol de Liema]]k, [[Auschwitz]]eko preso bat, Otto Frank zein Hermann van Pels ezagutu zituena, [[kontzentrazio-esparru]]an bi edo hiru egun eman ondoren, Hermannek amore eman zuela dio, edozein presoren amaieraren hasiera kontzentrazio zelai batean. Handik gutxira, aukeraketa baten ondoren, gas kamarara bidalia izan zen. Hau, bera [[Auschwitz]]eran iritsi eta hiru aste ingurura gertatu zen. Bere seme Peter eta Otto Frank, aukeraketa honen lekuko izan ziren.
 
* '''Auguste van Pels''' ('''Petronella Van Daan''', liburuan): bera noiz eta non hil zen ez da ezagutzen, baina, zenbait lekukok, denbora batez, Bergen-Belsenen Anne eta Margot Frankekik egon zela diote. Baina badiote, baita ere, Auguste ez zegoela han bi neskak hil zirenean. Beraz, oso litekeena da [[1945]]eko martxoa aurretik [[Buchenwald]]era, eta, ondoren, [[Theresienstadt]]era erbesteratu izana. Uste denez, [[Theresienstadt]]era zihoala edo bertara heldu eta gutxira hil zen.
 
* '''Peter van Pels''' ('''Peter Van Daan''', liburuan): ([[1926]]ko azaroak 8-[[1945]]eko maiatzak 5) [[Mauthausen]]en hil zen. Otto Frankek babestu zuen elkarrekin [[Auschwitz]]en egon ziren bitartean, biak lan talde berean baitzeuden. Handik denbora batera, Ottok, Peterri, ezkutatzeko eta berarekin [[Auschwitz]]en geratzeko eskatu ziola esan zuen. Baina Peterrek, martxa horretara batuz gero, bizirauteko aukera gehiago izango zituela erabaki zuen. 18 urte zituela hil zen, tropa aliatuek [[Mauthausen]] askatu baino hiru egun lehenago.
 
* '''Fritz Pfeffer''' ('''Albert Dussel''', liburuan): [[1944]]ko [[abenduak 20]]an hil zen [[Neuengamme]]ko [[kontzentrazio-esparru]]an. Esparruko erregistroetan, [[enterokolitis]]agatik hil zela agertzen da, beste gauza batzuen artean, [[disenteria]] eragiten zuena. Preso asko hiltzen ziren honen ondorioz.
 
== Museoa ==
{{sakontzeko|Anne Franken etxea}}
[[Fitxategi:AnneFrankHouseAmsterdam.jpg|thumb|right|200px|Anne Franken etxea: Prinsengracht 263]]
 
Anne Franken etxea, Amsterdamgo Prinsengrachteko kanalean kokatua, Anne Franki buruzko museo bihurtu dute. Bere ateak 1960ko maiatzaren 3an zabaldu zituen harpidetza publikoaren laguntzarekin, bere sorkuntzatik 3 urte igaro zirenean garatzaileei jabetza babesteko sortu zen, nortzuk blokea eraitsi nahi izan zuten.
 
Ezkutuan zeudenak harrapatu ondoren, ezkutalekua hustu zuten eta baina bertan geratu ziren Frank familiaren eta beraien lagunen gauza guztiak (arropa, altzariak eta objektu pertsonalak). Gobernuaren ondasun bihurtu ziren eta beste Alemaniako familia bonbardatu batzuei banatu zizkieten. Eraikina garbitua izan baino lehen, Miep Giesek eta Beb Voskuijl-ek, zeintzuk familia ezkutuan mantentzen lagundu zuten, bertara itzuli ziren polizia holandesen aginduen aurka eta objektu pertsonal batzuk berreskuratu zituzten. Haien artean, Anne Franken egunkaria zegoen.
Liburua argitaratu eta denbora gutxira, bisitariak agertu eta gela sekretua ikusi nahi izan zituzten, hasiera oso modu informalean bazen ere. Baina 1955an, bertako enpresa lokal berrietara eraman zen eta bloke osoa saldu zen. Eraikina higiezinen agente batengana iritsi zen, non eraisteko asmoa izan zuen [[fabrika]] bat eraikitzeko. Eraikina babesteko kanpaina bat hasi zen, bere egoeran gorde ahal izateko, Het Vrije Volk egunkari holandesaren bitartez. Babesa 1955eko azaroaren 23an lortu zen. Anne Frank fundazioa, bere aita, Otto Frankek eta Johannes Kleimanek sortu zuten 1957ko maiatzaren 3an, diru bilketa egiteko eta horrela eraikina erosi eta leheneratzeko. Urte horretako urrian, eraikin hori zeukan enpresak fundazioari eman zion, borondate ona agertzeko asmoz. Bildutako diru hori alboan zegoen etxea erosteko erabili zuten, 265 zenbakiarekin blokean zeuden eraikinak eraitsi baino lehen.
 
Azkenik eraikina jendaurrean 1960an ireki zen.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Mendeko 100 liburuak (Le Monderen zerrenda)]]
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.erein.com/liburuak/libAnneFrank.htm Liburuaren fitxa], Erein argitaletxearen webgunean.
* [http://www.deia.com/es/impresa/2005/02/10/gipuzkoa/d2/75177.php "Anne Franken Egunkaria gazteek irakur dezaten euskaratu du Josu Zabaletak"], ''Deia'' egunkarian.
* [http://www.idazten.com/index.php?option=com_content&view=article&id=919:liburu-galarraga&catid=72:liburu-iruzkinak&directory=492 Liburu iruzkina], Aritz Galarragaren idazten.com webgunean.
* http://www.annefrank.com/
 
[[Kategoria:Anne Frank]]