Boer Gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
''Uitlanders'' horiek ez zeukaten eskubide politikorik, eta, horien aldarrikapenean, matxinadak suertatu ziren. [[Erresuma Batua]]ri laguntza eskatu ohi zitzaion. Meategien bailio itzelak inperialista britaniarrak erakarri zituen ezinbestez. [[1895]]ean, Leander Starr Jameson buru zuen talde bat boerren lurraldera sartu zen matxinada bat sortzeko eta britaniarren agintea eramateko. Boerren agintariek bortizki amaiarazita ''Jameson Raid'' izeneko matxinada horrek porrot egin bazuen ere, [[Lurmutur Hiria|Lurmutur Hiri]]ko gobernuaren babesa zeukan susmoa hartu zuen [[Paul Kruger]]rek.
 
Orduan, egoera ezegonkor horretaz baliatuta, [[Alemania]]ko kaiserrak Krueger zoriondu zuen, eta [[Transvaal]]en status quo-a mantentzearen alde jo zuen. Britaniarrek mehatxutzat hartu zuten hori, egungo [[Namibia]] alemaniarren menpe baitzegoen. Gainera, Alemaniako ''Weltpolitik'' -munduko politika- gero eta erasokorragoa zen. Munduan Alemaniaren pisua handitu nahi zuten, beste arlo askotan munduko potentzia zelakoan. Horretarako, ''lege Tirpitz'' ([[1897]]-[[1914]] Itsasarmadaren ministroa) izenekoak martxan jarri zituzten. Horien bidez, itsasarmada izugarri armatu nahi izan zuten, Erresuma Batukoaren mailara kokatu arte. Honek Erresuma Batua [[Frantzia]]ren aldeko aliantzara eraman zuen, [[Lehen Mundu Gerra]]n leher egin zuen aliantza-sarerako aurrerapausoa eramanez.
 
==Bigarren Boerren Gerra==
[[Irudi:Boercamp1.jpg|thumb|right|250px|Gizon eta emakume boerrak kontzentrazio-zelai batean.]]
Azkenean, [[1899]]an gerra irekia piztu zen, [[Erresuma Batua]]k boerren errepubliketako 60 000 atzerritar zurientzat bozkatzeko eskubidea eskatu zuenean. [[Paul Kruger]]rek uko egiteaz gain, Errepublikako mugetatik armada erretiratzea eskatu zien.
 
Britainiarren prestakuntza hobea zen Bigarren Boerren Gerra honetan. [[1900]]rako, [[Pretoria]], boerren azken hiri nagusia britaniarren esku zegoen. Oso igarpen baikorrak iragarri baziren ere, [[1902]] arte iraun zuen, zeren, boerren armada, baserritarrek osatu arren, oso ongi antolatuta zegoen, eta lurraldea ongi baino hobeki ezaguten zuten.
 
Boerren gerrila gisako borrokaren aurrean, Britaniarren armada profesionalak bortizki jokatu zuen, konkistatuko lur guztia suntsituz. [[1902]]rako, 26 000 boer hil ziren gaitzak zirela eta, edota [[kontzentrazio-zelai|kontzentrazio-zelaietan]] atxilotuta. Guztira 200 000 lagun baino gehiago sartu zituzten kontzentrazio zelai horietan.
 
==Bakea==
Nolabaiteko bakea Vereeniging hitzarmenarekin iritsi zen. Honen hitzetan, boerren errepublikek [[Britainiar Inperioa|britaniar]] subirontasuna onartzen zuten, eta, britaniarrek, bitartean, bere menpeko lurraldea berreraikitzeko konpromisoa hartu zuten. Horretarako 3 miloi libra esterlinako dirulaguntza bideratu zuten. Gainera, [[Orange (Hego Afrika)|Orangeri]] eta [[Transvaali]] autonomia ematekoak ziren britainiarrak.
 
[[1905]]ean, Hego Afrikako Batasuna sortu zen. Erresuma Batuak gobernadorea izendatzen zuen, beti ere bi probintzien autonomia errespetatuta. Amankomuneko parlamentua abian jarri zen, txurien arteko lege-berdintasunpean. [[Afrikaans]] hizkuntza onartu zen. Parlamentua [[Pretoria]]n -boerren lurraldean- kokatu zuten, eta gobernadorearen egoitza [[Lurmutur Hiria]]n -britaniarrenean-.
 
[[Kategoria:Gerrak]]