Boer Gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
 
==Aurrekariak==
[[Ingalaterra|Ingelesen]] etorrera masiboren presiopean, [[afrikaner|boerrek]] barnealdera jo zuten [[1837]] eta [[1854]] bitartean, "[[Trek Handia]]" izeneko martxetan. Bere errepublikak osatu zituzten, [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] aginpetik kanpo: [[Natal]] ([[1843]]an Erresuma Batuak bereganatua), [[Transvaal]] ([[1852]]an Erresuma Batuak onartua) eta [[Orange (Hego Afrika)|Orange]] ([[1854]]an onartua).
 
Egonkortasunak harik eta Transvaalen [[diamante]]n meatokiak aurkitu ziren arte iraun zuen. Aldi berean, britaniar populazioak (uitlanders izena jaso zuenak) ere barnealdera jo zuen. Boerrek (boer hitzak baserritarra esan nahi du) etorri berri hauei eskubide politikorik aitortu ezean, bi komunitateen arteko liskarrak sortu ziren.
 
==Lehenengo Boerren Gerra==
[[Erresuma Batua]]k [[1877]]an [[Transvaal]] konkistatu zuen. Luze zirauen boerren suminak lehertu zuen lurralde horretan [[1880]]an. [[Afrikaner]]rek ''Indenpendentziako Gerra'' deitu zioten matxinada horri, nahiz eta egun, eskuarki, ''Lehen Boerren Gerra'' izena hartu duen.
 
Gatazka hasi bezain azkar amaitu zen Majuba Hill borrokan ([[1881]]eko [[otsailaren 27]]an) boerrek lortutako garaipen erabakiorrari esker. Errepublikak independentzia berreskuratu zuen Zuid-Afrikaansche Republiek izenpean. [[Paul Kruger]], matxinadako buruetako bat, presidente bihurtu zen [[1883]]an.
 
Bitartean, Majubako porrotak umiliatuta, britaniarrek [[Hego Afrika]]ko koloniak federatzen bilatu zuten, eskualdeko gehiengo afrikanerren aurrean euren interes estrategikoak babestu nahian.
 
 
[[Kategoria:Gerrak]]