Fisio nuklear: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 71 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q11429 orrian
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nuclear fission.svg|200px|right|thumb|[[Uranio]]-235 [[atomo]] baten fisio nuklearra. Uranio-235 atomoaren [[nukleo atomiko|nukleoak]] [[neutroi geldo]] bat xurgatzen du; nukleoa orduan zatitu egiten da, arinagoak eta azkarragoak diren elementuak eta hiru neutroi aske sortuz.]]
[[Fisika nuklear]]rean eta [[kimika nuklear]]rean, '''fisio nuklearra''' atomo baten [[nukleo atomiko|nukleoa]] zati txikiagoetantxikiagotan zatitzen duen [[erreakzio nuklear]]ra da. Zatiketaren ondorioz, sarritan [[neutroi]] askeak eta nukleo atomiko arinagoak sortzen dira, eta azken hauek [[fotoi]]ak sor ditzakete [[gamma izpi]] eran. Elementu astunen fisioa [[erreakzio exotermiko]]a denez, [[energia]]-kantitate handiak aska daitezke bai [[erradiazio elektromagnetiko]] gisa bai pusken [[energia zinetiko]] gisa (fisioa gertatu den edukiontziaren materia berotuz). Fisioak energia ekoitz dezan, sortutako elementuen [[lotura-energia]]k abioko elementuarenak baino handiagoa izan behar du. Fisioa [[transmutazio nuklear]]raren forma bat da, prozesuaren ondorioz sortutako elementuak eta jatorrizko atomoaren [[elementu kimiko]]a ez baitira berdinak.
 
Fisio nuklearraren bi erabilera nagusiak [[energia nuklear]]ra edo [[arma nuklear]]rak sortzea da. Bi erabilera hauetarako ezinbestekoa da hainbat substantziek (erregai nuklear deiturikoek) neutroi askeen kolpea jasaten dutenean hautsi eta neutroi gehiago ekoitz ditzaten. Honi esker, berez manten daitekeen [[kate-erreakzio]] bat sortzen da, eta energia modu kontrolatuan askatzen da ([[erreaktore nuklear]]ren kasuan) edo kontrolik gabe (arma nuklearretan).