Batzar nagusiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q2903054 orrian
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{argitzeko|foru-erakunde gorenei|Batzar Nagusi (argipena)}}
Oro har, '''Batzar Nagusiez''' hitz egiten denean, pluralean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-erakunde gorenei egiten zaie erreferentzia. Molde bereko erakundeak ziren [[Lapurdiko Biltzarra]], [[Zuberoako Estatu Nagusiak]] eta [[Nafarroako Gorteak]].
 
Oro har, '''Batzar NagusiezNagusiak''' hitz egiten denean, pluralean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-erakunde gorenei egiten zaie erreferentzia. Molde bereko erakundeak ziren [[Lapurdiko Biltzarra]], [[Zuberoako Estatu Nagusiak]] eta [[Nafarroako Gorteak]].
 
Lehenagokoak ziren arren, haiei buruzko lehenengo albisteak XIII. mendearen erdialdetik aurrerakoak dira ([[Arriaga (Gasteiz)|Arriaga]], Araba, 1258). Batzar haietara joaten ziren herrietako ordezkariak, handikiak eta apaiz nagusiak, eta, gobernu agintariak aukeratzeaz gainera, bertan hartzen ziren herrialdeari zegozkion erabaki nagusiak. Hasieran batzarkideak maiz biltzen baziren ere, batzarrak epe luzeagotan hasi ziren egiten, erregeen ordezkariek, batzar bereziek eta diputazioek gero eta ahalmen gehiago zuten heinean. Arabako [[ermandade]]ak, esaterako, bitan biltzen ziren, maiatzean [[lur jareak|lur jareetan]] eta azaroan Gasteizen. 1472. urtean, bi urtean behin biltzea erabaki zen Gipuzkoan, eta urtean behin biltzen ziren 1677tik aurrera. Bizkaian, urtean bitan biltzen ziren 1610ra arte. Urte hartatik aurrera, bi urtean behin gutxienez biltzea erabaki zen. Behar izanez gero, hiru lurraldeetan egiten zituzten Batzar Bereziak. Adinez nagusia izateaz gainera, batzarkideek irakurtzen eta idazten eta [[gaztelania]]z hizketan jakin behar zuten (XVII. mendetik aurrera Bizkaian); ordezkaritza demokratikoa arras murrizten zuen neurri horrek. Emakumeak erakunde horietatik at geratu ziren, nahiz [[euskal zuzenbidea]]k espresuki baztertu ez.