Epipaleolitoa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Euskal Herriko historia aurkibidea}} '''Epipaleolitoa Euskal Herrian''' izan zituen ezaugarriak aztertuko ditugu. Epipaleoliton historiaurreko gizakiak Holozenoa ezauga...
 
8. lerroa:
Bi izotzaldiren arteko epealdia izan zen garai hori; itsasoaren maila, astiro eta geldiro bada ere, goraka egiten hasi zen poliki-poliki; Azken Izotzaldiko aldi hotzetan baizik ez zen eten gorakada hori. Egoera horren ondorioz, ordura arte izotzak estalirik edukitako eremu handiak agerian geratu ziren; beste batzuk aldiz, ordura arte azalean egonak, urak estali zituen. Etengabeko aldaketak gertatzen diren egoera horrek berorrek beste zenbait aldaketa eragin zituen historiaurreko gizakiaren inguruan, eta aldaketa horien aurrean erantzun berriak ematera behartu zuen gizakia, lehengoak bezalakoak ez ziren inguruneak ustiatu ahal izateko tresneria eta langintza berriak asmatzera. Itsas bazterreko ordokiak ustiatzeko jardunbideak, esate baterako, orduan asmatu ziren, bai eta itsaskiak biltzeko, baso ingurunea ustiatzeko… tresnak ere. [[Izotz]]ak libre utzitako eremuak berehala estali zituen landarediak. Itsasoaren mailaren gorakadak bultzaturik landare motek geroz eta lur barreneragoko eremuak hartu behar izan zituzten. Era berean tenperaturaren gorakadak aldaketa handiak eragin zituen lur azaleko landaredian ere, eta [[pinu]], [[pago]], [[haritz]], [[haltz]], [[urki]] eta [[hurritz]] basoak zabaldu ziren berehala.
 
Animaliek beste lekuetara emigratu behar izan zuten, [[biotopo]] eta klima baldintza egokien bila; beste animalia asko, klima aldaketekin desagertu zen. Hala, [[elur -orein]]ak Europako hego-mendebaletik alde egin eta iparraldean aurkitu zuen bere bizi lekua, eta han bizi da oraindik. [[Mamut]]ak aldiz, [[Siberia]]ko estepa gogorretan aurkitu zuen lehenik babeslekua, baina han desagertu zen. Animalia horiek hemendik alde egin ahala ordea, beste batzuk azaldu ziren joandakoen lekua hartzeko, basurdea adibidez.
 
Aldaketa horiek guztiak Euskal Herrian ere nabaritu ziren. Hala, K. a. 6500. urte inguruan itsasoaren maila gaur dena baino 33 metro beherago zegoen, K. a. 350 ingurua arte ez baitzuen hartu itsasoak gaur duen maila.