Élisée Reclus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Élisée Reclus lotu du, Wikidataren arabera.
3. lerroa:
Frantses geografoa eta anarkista (Sainte-Foy-la-Grande, 1830 - Thourout, Brujasetik hurbil, 1905). Erbesteraturik bizi behar izan zuen 1851tik aurrera, errepublikaren alde agertzen zituen ideiengatik. Europan eta Amerikan ibili ondoren Parisera itzuli zen berriro, eta ''La Terre, description des phénomènes de la vie du globe'' (1857, bi liburuki; ''Lurra, lurreko bizitzaren fenomenoen deskribapena'') obra handia idatzi eta argitaratu zuen. Internazionalista zen aldetik Komunan parte hartu zuen, eta erbesteratu egin zuten berriro. Bruselako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1892an, eta garai hartan hasi zen idazten ''La Nouvelle Géographie universelle, la terre et les hommes'' obra erraldoia (19 liburuki, ''Unibertsoko geografia berria, lurra eta gizakumeak''). Eragin handia izan zuen espainiar anarkistengan, eta horiek haren obrarik gehienak argitaratu zituzten Espainian gazteleraz. Euskaldunez ere idatzi zuen artikulu bat, ''Les Basques, un peuple qui s´en va'' (1867, ''Revue-des-Deux-Mondes'').
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}