63.153
edits
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Indian Rebellion of 1857 lotu du, Wikidataren arabera.) |
|||
'''Zipaioen matxinada''' edo '''1857ko Indiako matxinada''' [[India]]n [[1857]]-[[1858]]an [[britainiar]]ren politika kolonialaren aurka gertaturiko [[matxinada]] izan zen. Britainiarrek mendebaleko ideiak Indiako gizartean sartu izanak -misiolariak, hezkuntza...- eta zenbait neurri politiko eta ekonomiko hartu izanak -lur-jabe handien lurrak beretzea, zenbait erresuma mendean hartzea-, [[hindu]]en eta [[musulman]]en goi-klaseen aiherkundea piztu zuten. Giro horretan, [[zipaio]]ek erabili beharreko fusil berri bateko kartutxoak behi eta zerri gantzaz igurtziak zirelako berria zabaldurik, zipaioek uko egin zioten halako armak erabiltzeari, hinduen eta musulmanen erlijioek debekatua baitzen. Zenbait istiluren ondoren, 1857ko maiatzaren 10ean [[Meerut]]eko errejimentuko zipaioek ofizial europarrak hil zituzten. Ondoren iraultza Indiako erdialde guztira hedatu zen, eta matxinatuak [[Delhi]]z eta [[Allahabad]]ez jabetu ziren. Azkenik, 1858ko martxoan, britainiar gobernuaren osteek -[[sikh]] eta [[gurkha]] gudariak barne- zipaioen matxinada zapaldu zuten.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
{{ lur | data=2011/12/27}}
|