Réjean Ducharme: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Réjean Ducharme lotu du, Wikidataren arabera.
1. lerroa:
Kanadar idazlea, frantsesez idazten du (Saint-Félix-de-Valois, Québec, 1941). ''L'Avalée des avalés ''(1966) lanarekin egin zen ospetsu. Lan hori probokatzailea da, eta hizkuntza-jokoek eta estilo bizi eta irrigarriak ez du pertsonaien eramanezina estaltzen. Réjean Ducharmek gizaki apal eta babesgabeak erakusten ditu: ''Le Nez qui voque'' (1967), ''L'Océantume'' (1968). Eleberrietako bat bertsoan idatzi zuen: ''La Fille de Christophe Colomb'' (1969). Ondoren, ''Les Enfantômes'' (1976) eta ''Dévadé ''(1990) egin zituen, non izakien noraeza idazkerarenarekin nahasten baitu; orobat, haurtzaroaren arduragabetasuna aurkitzeko gauza ez diren helduen munduari buruzko gogoeta egiten du. Zinemarako eta antzerkirako ere idatzi izan du (''Ha ha!'', 1982), eta Robert Charlebois kantariaren abestietarako hitzak idatzi ditu.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}