Roger de Lauria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 12 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q283466 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Roger de Llúria lotu du, Wikidataren arabera.
3. lerroa:
'''Roger de Lauria''' (katalanez: ''Roger de Lluria'') [[Aragoi]] eta [[Sizilia]]ko erreinuen zerbitzuan lan egin zuen kataluniar militarra, jatorriz italiarra ([[Lauria]], [[Basilicata]], 1250 - Valentzia, 1304 edo 1305). Itsas gudu garrantzitsuak irabazi zituen frantsesen aurka, ''Siziliako Bezperen'' ondoren, 1282). Roger de Lauria Kataluniako gortean hezi zuten 1262tik aurrera eta 1283an izendatu zuen [[Petri III.a]]k Aragoiko itsas armadako buru, aragoitarrak Siziliaz jabetu ondoren. Frantsesak garaitu zituen Maltan (1283) eta Napoliko badian (1284), eta Katalunian sartu zen Filipe III.aren frantses gudarostea handik itzularazi zuen 1285ean. 1287an Siziliara jo zuen Jaime bertako erregearen alde, eta Napoliko erregea menderatu zuen urte hartan. 1291n [[Jaime II.a Aragoiko]] errege izendatu zuten eta Roger de Lauria Frederiko anaiarekin geratu zen Sizilian, Jaime II.arengandik urrun. 1298an, berriro adiskidetu zen Jaime erregearekin eta Frederiko Siziliako erregearen gudarostea menderatu zuen Orlando eta Ponsako guduetan. 1302an, [[Caltabellotako bakea]]k eman zion amaiera bi errege horien arteko gerrari eta Valentziako lurretara erretiratu zen Roger de Lauria.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}