«Paolo Soleri»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Paolo Soleri lotu du, Wikidataren arabera.
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Paolo Soleri lotu du, Wikidataren arabera.)
1955. urteaz geroztik Estatu Batuetan bizi izan zen berriz ere, [[Scottsdale]]n (Arizona). Han kanpai-fabrika bat sortu zuen eta Eart House eraiki zuen (lurpeko beste etxe bat), Cosanti fundazioaren zentroa izango zena. Hiri utopiko baten proiektua egin zuen: bi milioi lagunentzako hiria zen, eta goi-ordoki batean kokatu zuen (''Mesa City Project'', 1958). Proiektu harengatik Graham Foundationaren saria irabazi zuen, eta ondoren, 1964 eta 1967an, Guggenheim-Grant saria. Beste megalopolis utopiko batzuen ikerketan aritu zen (Asteromo, Babelhoah, Veladiga, Babel B), eta hala, 1960an megaegituren mugimenduaren lehenengo lekuetan egon zen. Bere marrazkiak eta maketak Washingtoneko Corcoran galerian erakutsi ziren 1970ean. Erakusketa haren bidez Cosanti fundazioa ezagutarazi zen. Fundazio horrek [[Arcosanti]] proiektua jarri zuen abian 1970ean. Egitasmo hura etorkizuneko hiri baten proiektua zen: basamortuan eraiki zen (Cordes Junction, Arizona), eta poliki-poliki eraiki zuten Soleri buru zen komunitate mistikoko dizipuluek. Energia-arazoak konpontzeko, Solerik eguzki-energiaren inguruan egin zituen aurkikuntzak erabili ziren. Arcosanti fundazioak, bestalde, aldizkari bat argitaratzen zuen 1974. urteaz geroztik, ''Arcosanti Newsletter'', arkitektura-sari ugari izan zituena.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
63.153

edits