Javier Sotomayor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q208693 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Javier Sotomayor lotu du, Wikidataren arabera.
7. lerroa:
Hamabost urte besterik ez zuela, bi metrotik gorako jauzia egin zuen. 1984an, Kubako marka hautsi zuen lehen aldiz, 2,33 metroko jauziarekin. Erromako Munduko Txapelketetan (1987), gaizki aritu zen, eta bederatzigarren geratu zen; hala ere, urte hartan bertan, urrezko domina lortu zuen [[Panamerikar Joko]]etan. Hurrengo urtean, [[Salamanca]]n (Espainia), munduko errekorra hautsi zuen lehen aldiz (2,43 metro). 1989an, marka psikologiko bat hautsi zuen: 2,44 metro (alegia, zortzi oin, neurri-sistema anglo-saxoian). 1990ean, Godoy entrenatzailea hil zitzaion, eta, hurrengo urtean, min hartu baitzuen, ezin izan zuen munduko txapelketan parte hartu. [[1992ko Olinpiar Joko]]etan, Bartzelonan, urrezko domina lortu zuen, 2,34 metroko jauziarekin. 1993an, Stuttgarten, Munduko Txapelketa irabazi zuen lehenengo aldiz (1991n, zilarrezko domina lortu zuen, eta 1995ean ere bai), eta munduko errekorra hautsi zuen berriro: 2,45 metro. 1997ko abuztuan, Atenasen, Munduko Txapelketa irabazi zuen bigarrenez. 1999an, bi urtez lehiatzeko aukera debekatu zioten, [[dopin]]-kontrol batean [[kokaina]] kontsumitu izana leporatuta. Alabaina, [[Nazioarteko Atletismo Federazioa]]k barkatu egin zioten zigorra, eta, hiru hilabeteko entrenamenduaren ondoren, zilarrezko domina eskuratu zuen [[Sydneyko Olinpiar Joko]]etan. Hogeita hamalau urte zituela utzi zion garaiera-jauzilari izateari. Bestalde, [[Kiroletako Asturiasko Printzea saria]] eman zioten 1993an.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}