Ireki menu nagusia

Aldaketak

16 bytes added ,  Duela 6 urte
t
Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Félix Pyat lotu du, Wikidataren arabera.
''Le Figaro'' eta ''Charivari'' agerkarietan idatzi ondoren, ''Revue Britannique'' aldizkaria zuzendu zuen. [[Frantziako Alderdi Sozialista]]ko buruzagia zen, baina, familia aberats bateko semea zenez, ''demokraziako aristokrata'' deitu zion [[Proudhon]] anarkistak. 1849ko matxinada errepublikazalean parte hartu ondoren, [[Suitza]]ra ihes egin behar izan zuen. 1870ean, [[Paris]]a itzuli zen, eta ''Le combat'' agerkaria sortu zuen. Urte bereko urriko gertaeretan parte hartzeagatik atxilotu zuten. 1871n, diputatu hautatu zuten [[Seineko departamendua]]n eta [[Parisko Komuna]]ko kide izan zen; Komunaren errepresiotik ihes egitea lortu, eta [[Ingalaterra]]ra erbesteratu zen. 1880. urtean Frantziara itzuli zenean, ''La commune'' egunkaria sortu zuen. 1888an, diputatu hautatu zuten [[Marseilla]]n, ezker muturreko jarrerak izan zituen, eta eztabaida politiko latzak izan zituen [[Boulanger]] jeneral eta politikariarekin.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
63.153

edits