Emmanuelle Béart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Emmanuelle Béart lotu du, Wikidataren arabera.
3. lerroa:
Frantses antzezlea (Saint-Tropez, 1963). Guy Béart abeslari eta musikagilearen alaba. Lehenengo filma ''Demain les mômes'' (1976) izan zen. Ikasketak Kanadan egin zituen. Han, Robert Altman zinemagilea ezagututa, antzezle egitea erabaki zuen. Frantziara itzuli zenean, arte dramatikoko eskolak hartu zituen, eta telebistan aritu zen gero. Caroline Hupperten telefilm batean, Maria Antonietaren papera egin zuen. Antzerkian, Marivaux, Molière eta Anouilhen lanak antzeztu zituen. Zinemari dagokionez, Bigarren Antzezle Onenaren Cesar saria eman zioten Claude Berriren ''Manon des sources'' (1986) lanagatik. 1989an, arrakasta handia lortu zuen Yannick Bellonen ''Les Enfants du désordre'' lanarekin. Lan horretan, bazterturik bizi den pertsonaia bat lehenera etortzen da antzerkiari esker. Ondoren egin zituen ''La Belle Noiseuse'' (1991), ''Un coeur en hiver'' (1992), ''Nelly et M. Arnaud'' (1995), ''L'Enfer'' (1994) eta ''Une femme française'' (1995). 2002, Europako Zinemaren Saria eta Berlinaleko Zilarrezko Hartza irabazi zituen ''Huit Femmes'' filmari esker.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}