Edmund Spenser: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Edmund Spenser lotu du, Wikidataren arabera.
2. lerroa:
Poeta ingelesa (Londres, 1552 - Londres, 1599). Cambridgen artea ikasi zuen. Philip Sidney idazle eta politikoaren lagun mina egin zen, eta hari eskaini zion lehen liburua, ''The Shepeardes Calender'' (1579, ''Artzainaren egutegia''); liburu horretan bere estilo fin sotila erakutsi zuen eta arkaismo ugariz baliatu zen, gero idatzi zituen obra guztietan bezala. 1580an Irlandako gobernariaren idazkari izendatu zuten eta han eman zuen bizitzaren parterik handiena. 1590an Londresa itzuli zen eta bere obra nagusiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu zituen; ''The Faerie Queene'' (1590, ''Maitagarrien erregina'') alegoriazko poema mardula da; Italiako literatura ereduetan oinarriturik idatzia bada ere, eragin handia dute hartan Britainia Handiko elezaharrek eta folkloreak. Liburu horrekin protestantismoa eta Ingalaterrako Elisabet I.a erregina goretsi nahi izan zituen Spenserrek. Obra hura ezin izan zuen bukatu, ordea, hamabi liburukietatik bost besterik ez baitzituen argitaratu; hala ere, eragin handia izan du Britainia Handiko literaturan. Spenserren beste lan aipagarriak: ''Ephithalamion ''(1595) eta ''Four Hymmes in Honour of Love and Beauty'' (1596, ''Lau ereserki maitasunaren eta edertasunaren ohoretan'').
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}