Václav Havel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
25. lerroa:
| sinadura = Vaclav Havel Signature.svg
}}
'''Václav Havel''' ([[Praga]], [[Txekoslovakia]], [[1936]]ko [[urriaren 5]]a - [[Hrádeček]], [[Vlčice]], [[Txekiar Errepublika]], [[2011]]ko [[abenduaren 18]]a) [[Txekiar Errepublika|txekiar]] dramagile, idazle eta [[politika]]ria izan zen. [[Txekoslovakia]]ko azken [[presidente]]a eta [[Txekiar Errepublika]]ko lehenbizikoa izan zen.
 
Antzerki lanetan gaur egungo gizartearen zentzugabetasuna salatzeagatik nabarmendu zen. Harenak dira ''Zahradní slavnost'' ([[1963]], "Festa jardinean"), ''Ztízená moznost soustredení'' ([[1968]], "Kontzentratzeko zailtasunak"), ''Audientzia'' ([[1975]]) eta ''Longo Desolato'' ([[1985]]) antzerki lanak. [[Pragako Udaberria]]n parte hartu zuen, eta hori zela eta mehatxuak eta debekuak izan zituen. [[1977]]an ''77en gutuna'' izeneko gobernu komunistaren kontrako salaketa mugimenduan parte hartu zuen eta kartzelan sartu zuten. Urte askoz giltzapeturik egon ondoren, [[Txekoslovakia]]ko lehendakari izan zen [[1989]]-[[1992]] bitartean, eta [[Txekia]]koa [[1993]]tik [[2003]]ra. Bere agintaldian [[Varsoviako Itun]]eko kide ohiak [[NATO]]n sartzeko aukera izan zezatela defendatu zuen. [[1994]]an, Askatasunaren aldeko Domina jaso zuen, demokraziaren eta etnien arteko bakearen alde egindako lanarengatik. [[1997]]an, Komunikazio eta Humanitateetako [[Asturiasko Printzea Sariak|Asturiasko Printze Saria]] jaso zuen.