Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Barcelona plano.jpg|thumb|250px|[[Bartzelona]]ko zabalgunea edo ''l'[[eixample]]'', [[Ildefons Cerdà]] [[ingeniari]]ak [[1859]]ean diseinatua, XIX. mendeko hiri-zaharberritze eta zabalgunearen oinarri teorikoak ezarri zituena.]]
 
'''Zabalgunea''' [[XIX. mendea]]n sortutako [[hirigintza]]ko hazkunde-forma da, hirian bizitegi-esparru berria eraikitzea helburu zuena. [[Hiri]]aren handipen mota bat zen, planifikatuta zegoena, sare ortogonal bat jarraitzen zuena, eta etxe-irla itxiaren hirigintza-tipoan oinarritzen zena. Horrenbestez, zabalguneak ohiko [[kale]]an oinarritzen zen hiri mota sortu zuen. Garaiko burgesiaren bizitoki kutunena bihurtu zen, higiene, argitasun eta modernotasunaren ezaugarriak biltzen zituelako, alde zaharrek ez bezala. Hori dela eta, zabalgune burgesa ere esaten zaio.
 
[[XX. mendea]]n ere garatu izan ziren, jatorrizko zabalgunearen ezaugarriak berraztertuz, gaur egun oraindik ez dela erabat baztertu hirigintza hazkunde-forma horren erabilgarritasuna, diseinu- eta kudeatze-malgutasun handia ahalbidetzen baitu.