«Egan (musika taldea)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
}}
 
'''Egan''' musika taldea [[Xabier Saldias]] kantaria buru zuela [[1970]]. urtetik plazarik plaza ibilitako talde arrakastatsua izan zen. Gehien bat bertsioz osaturiko errepertorioa osatu zuen hainbat diskotan, eta horietako batzuk arras ezagunak egin. 1994an[[1994]]an taldea banatu egin zen: [[Xabier Saldias |Saldiasek]] [[Egan Berria]] izenarekin jarraitu zuen aurrerago izena bere onera bueltatuz, eta beste taldekideek [[Trabuko Egan]] sortu zuten, eta geroago [[Irailerako 6]] eta [[Keinu]]
 
== Taldea ==
 
[[Xabier SaldiasekSaldias]]ek (ahotsa eta gitarra), [[Jose Luis Frantzesena |Jose Luis]] eta [[Alberto Frantzesena]] anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta [[Iñaki ArenasekArenas]]ek (baxua) sortu zuten [[Egan (musika taldea) |Egan]], Azpeitian[[Azpeitia]]n ([[Gipuzkoa]]). [[Jose Luis Frantzesena]] Schubert-ek [[Ez Dok Amairu]] sortzeko lehen bileretan parte hartu zuen eta [[Ordiziako Yoloak]] taldean aritu zen. [[Xabier Saldias]] berriz, [[Olatz Saldias |Olatz]] arrebarekin aritutakoa zen [[Benito Lertxundi]]ren eta [[Nemesio Etxaniz]]en kantuak abestuz, baina 1968an bakarka kantatzen hasi zen. Irunen egindako lehiaketa batean lehen saria eskuratu zuen "Nere herriko langillea" kantuarekin, eta Arrasateko dantzaleku batean bi sari irabazi zituen: abesti ezezagunetan lehenengo saria, eta protesta kantuetan, bigarrena. Lehen aipatutakoaz gain, "Euskara, ialgi adi mundura" abestu zuen. Geroago single bat kaleratu zuen, [[Xabier Saldias (Single) |Xabier Saldias]] izenekoa.
 
[[Xabier Madina]] kantaria ([[Akelarre]]) laguntzeko elkartu ziren geroago [[Egan (musika taldea) |Egan]] sortuko zuten kideak, eta 1970eko[[1970]]eko [[Uztail |uztailaren]] 30ean egin zuten estreinaldia, San Ignazio bezperan, Gautxori tabernan. Emanaldiak eskaintzen hasi eta urtebetera, [[Jose Luis FrantzesenakFrantzesena]]k taldea utzi eta [[Iñaki KortakKorta]]k hartu zuen haren lekua. Ez zen aldaketa bakarra izango, geroago [[Gonzalo PelaezekPelaez]]ek beteko baitzuen soldadutzara joandako [[Iñaki ArenasenArenas]]en hutsunea. Zenbait urtetan laukotean ibili eta gero, [[Joxe Mari Pelaez]] Peke gitarrista sartu zen Eganen [[Xabier Saldias |Xabierrek]] "punteo" batzuk besterik ez zituen jotzen, 1984raeta berak dioen bezala, “gitarrarekin norbait egonez gero, ni lasaiago egongo nintzen abesten”, [[1984]]ra arte iraungo zuen formazioa osatuz. Urte hartan, [[Imanol AranburukAranburu]]k (Sakre) ordezkatu zuen [[Iñaki Korta]], eta ez zen beste aldaketarik izango 1994a[[1994]]a arte, taldea banandu zen arte.
 
Herrietako jaietan euskal giroa jartzeko eta dantza egiteko musika modernoa egiteko sortu zen [[Egan (musika taldea) |Egan]], eta, hori lortze aldera, dantzaldietan euskal kantarien abestiak jotzen hasi zen, [[Xabier Lete]]renak eta [[Benito LertxundirenakLertxundi]]renak esaterako, baita atzerriko taldeenak ere, [[The BeatlesenakBeatles]]enak esaterako, euskaraturik. Segituan egin zen ezaguna Gipuzkoako[[Gipuzkoa]]ko herrietan, eta geroago beste herrialdeetara zabaldu zen taldearen oihartzuna, bereziki Bizkaira[[Bizkaia]]ra. Akelarrerekin[[Akelarre]]rekin batera, dantzaldietara jendetza erakartzeari dagokionez puntan ibilitako taldea dazen Egan, eta badira urtero hutsik egin gabe taldea kontratatu zuten herriak, hala nola [[Mutriku]] ([[Gipuzkoa]]). Dantzarako aproposak ziren kantu ezagunen euskarazko moldaketa atseginak lantzea, bost taldekideen arteko ahots harmoniak zaintzea eta [[Xabier Saldias |Saldiasen]] taula gaineko karisma eta komunikatzeko dohaina izan ziren [[Egan (musika taldea) |Eganen]] arrakastaren gakoetako batzuk. Urterik oparoenetan 200 emanaldi inguru eskaintzen zituen [[Egan (musika taldea) |Eganek]].
 
Besteen kantuekin egindako euskarazko bertsioek ekarri zioten ospea, [[Les Humphries Singers]] ("[[Lo ez Mexikon]]"), [[John Denver]] ("[[Loiolan jai jai]]", "[[Izarraren lorratza]]"), [[Stealers Wheel]] ("[[Astelehena]]"), [[Everly Brothers]] ("[[Bat eginik]]") eta [[Flaco JimenezenakJimenez]]enak ("[[Ireki bihotza]]"), besteak beste, baina bereziki [[Queen]] taldea miresten zuen [[Xabier Saldias |Saldiasek]]. Horrela, Freddie Mercury kantaria hil eta gero, disko oso bat eskaini zionziten talde ingelesari, [[Queen omenduz]] (IZ, 1992). Urte berean, Gipuzkoako[[Gipuzkoa]]ko [[Ikastola |ikastolen]] aldeko [[Kilometroak]] festa egunerako kantua sortu zuen [[Xabier Saldias |Saldiasek]], eta 1993an[[1993]]an [[Euskal TelebistanTelebista]n [[H-Egan]] saioa aurkezten hasi zen, [[Pako Aristi]] idazlearekin eta [[Xabier Euzkitze]] bertsolariarekin.
 
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, 1985era[[1985]]era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. 1994a[[1994]]a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. [[Xabier Saldias |Saldiasek]] musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek [[Trabuko Egan]] sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: [[Irailerako 6]] eta [[Keinu]]. [[Egan BerriakBerria]]k kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, [[Berria]] (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. "Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa... esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu", zioen tonu etsian [[Xabier Saldias |Saldiasek]]. Hortaz, bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.
 
2004an formatu berria estreinatu zuen Egan[[Xabier Saldias Berriak|Xabierrek]], baina berriz ere betiko izenarekin, [[Egan, (musika taldea)| Egan]]. Musika tresnak sakrifikatu eta bi emakumezko korista eta dantzari jarri baitzituen. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen [[Xabier Saldias |Saldiasek]]: "DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu". Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio [[Egan (musika taldea) |Egani]], urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
[[Egan (musika taldea) |Eganen]] ez ezik, Pasaia Orchestran ere abesten du [[Xabier SaldiasekSaldias]]ek. 2008ko[[2008]]ko abenduan egin zuen estreinaldia big band horrek.
 
==Diskografia==
32

edits