«Egan (musika taldea)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
}}
 
'''Egan''' musika taldea [[Xabier Saldias]] kantaria buru zuela [[1970]]. urtetik plazarik plaza ibilitako talde arrakastatsua izan zen. Gehien bat bertsioz osaturiko errepertorioa osatu zuen hainbat diskotan, eta horietako batzuk arras ezagunak egin. 1994an taldea banatu egin zen: Saldiasek Egan Berria izenarekin jarraitu zuen aurrerago izena bere onera bueltatuz, eta beste taldekideek Trabuko sortu zuten, eta geroago [[Irailerako 6.]] eta [[Keinu]]
 
== Taldea ==
Besteen kantuekin egindako euskarazko bertsioek ekarri zioten ospea, Les Humphries Singers ("Lo ez Mexikon"), John Denver ("Loiolan jai jai", "Izarraren lorratza"), Stealers Wheel ("Astelehena"), Everly Brothers ("Bat eginik") eta Flaco Jimenezenak ("Ireki bihotza"), besteak beste, baina bereziki Queen taldea miresten zuen Saldiasek. Horrela, Freddie Mercury kantaria hil eta gero, disko oso bat eskaini zion talde ingelesari, [[Queen omenduz]] (IZ, 1992). Urte berean, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak festa egunerako kantua sortu zuen Saldiasek, eta 1993an Euskal Telebistan H-Egan saioa aurkezten hasi zen, [[Pako Aristi]] idazlearekin eta [[Xabier Euzkitze]] bertsolariarekin.
 
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, 1985era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. 1994a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. Saldiasek musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek Trabuko Egan sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: Irailerako 6 eta Keinu. Egan Berriak kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, [[Berria]] (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. "Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa... esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu", zioen tonu etsian Saldiasek (1). Hortaz, bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.
 
2004an formatu berria estreinatu zuen Egan Berriak,baina berriz ere betiko izenarekin Egan, musika tresnak sakrifikatu eta bi emakumezko korista eta dantzari jarri baitzituen. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen Saldiasek: "DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu" (1). Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio Egani, urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
Eganen ez ezik, Pasaia Orchestran ere abesten du Xabier Saldiasek. 2008ko abenduan egin zuen estreinaldia big band horrek.
32

edits