Andreas Hofer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q11697 orrian
+Picture
1. lerroa:
[[Image:Andreas hofer mit hut.jpg|thumb|Hilondoko margolana]]
[[File:Andreas Hofer 6238.jpg|thumb|left||Hofer Denkmal Berg Isel Innsbruck]]
'''Andreas Hofer''' ([[Sankt Leonhard]], [[1767]]ko [[azaroaren 22]] – [[Mantua]], [[1810]]eko [[otsailaren 20]]) [[Tirol]]go abertzalea izan zen. Austriaren armadako soldadua izan zen. Gero, [[Pressburgeko ituna|Pressburgeko (Bratislava) Itunean]] (1805) xedatuaren arabera Tirol [[Bavaria]]ren mende gelditu behar zela eta, bavariarren eta haien laguntzaile ziren frantsesen aurkako matxinada antolatu zuen. Austriarren laguntzarekin bi aldiz nagusitu zitzaion Bavariako armadari [[Bergisel]] mendian, [[Innsbruck]]en ondoan (1809). Znaimeko armistizioaren ondorioz, ordea, frantsesen esku geratu zen Tirol. [[François Joseph Lefebvre|Lefebvre]] mariskalaren gudaroste askoz indartsuagoari aurre eman zion, baina saldukeria baten ondorioz gudaroste italiarren eskuetan utzi zuten (1810eko urtarrila). Mantuan fusilatu zuten, [[Napoleon]]en aginduz, 1810eko otsailaren 20an. 1823an haren gorpua Innsbruck-era eraman zituzten. Tirolgo heroi nazionala da.