Espainiako borboien berrezarkuntza Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
135. lerroa:
Laburtuz, liberalen eta tradizionalisten artekoa zen oraindik ere Gipuzkoako auzi nagusia; kasu batean zein bestean, oso markatuak ziren barrutiak: karlistak boto guztiak lortu nahian Tolosan; integristak eta karlistak gutxiago Azpeitian; pertsona bakar baten kontrola, [[Joaquín Arteaga]] katoliko independentearena, Zumaian, hauteskunde orokorretan, etengabe hautatu baitzuten 1896tik 1918ra; liberak bakarrik ia Donostian.
 
Aldiei dagokienez, bi aldi oso desberdin azpimarra daitezke, gehienak liberal zirenak bat, eta tradizionalistak zirenak bestea, hurrenez hurren. Hasieran, liberalen eta errepublikar moderatuen arteko itun bat egin zen alderdi liberala zeritzana, hauteskundeetarako soilik eta politika edukirik gabea, karlismoaren kontrako izatea izan ezik. Jamar, [[FermínFermin CalbetónKalbeton]], [[José Matxinbarrena]], Brunetarrak, Goitia, [[Wenceslao Orbea|Orbea]] bezalako jendea zen, industria gizonak edo profesional liberalak, probintziaren industrializazio eta modernizatze prozesuan sartuak, eta ekonomian bazutena politikan ere lortu nahi zutena. XX. mendeko lehen hamarraldiaren erdialdetik aurrera aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren, [[Liga Foral Autonomista]]ren agerpenari lotuak hasieran; integrismotik errepublikanismoraino zihoazen taldeen arteko itun behin-behineko bat osatuz, aurreko oreka hautsi zuten. Baina hauteskunde horiek sorrarazitako aldaketek ez dute, inondik ere, joera aldaketaren benetako eragile zenaren garrantzia: erlijioaren auzia zen eragile hori.
 
Beste euskal probintzietan gertatu zen bezala, erlijioa berriz ere lehen mailako eztabaidagai bihurtzeak gobernuaren proiektuen ondorioz, eskuinaren finkatze eta bateratzea ekarri zuen; orobat, aurreko itunak betiko aldatuta, eta XIX. mendeko liberalismo-tradizionalismo kontrakotasun zaharrak beste bati, askoz modernoagoa zen bati, lekua uztea: ezkerra-eskuina. Hala, karlistek, integristek, kontserbadoreek eta, noizbehinka, nazionalistek, eta baita liberalek ere, eskuinen gehiengo hauskor baina iraunkorra osatu zuten probintzian, lehen bi alderdiak zirela garbi-garbi nagusi.