Jeremiasen liburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
== Profetaren bizitza ==
 
Jeremias profeta K.a. 650. urtearen inguruan jaio zen Ananoten. Apaizen semea zen [[Levilebitarren liburua|lebitarren]]ren familiatik eratorria, eta [[Jerusalem]]en profetizatzen jardun zuen ia bizitza osoan, eta bere garaiko eta gizarteko gaiei buruz idatzi zuen. [[Judeako erresuma]]ren azken urteetan bizitzea egokitu zitzaion. [[Babilonia]] potentzia indartsua zen, eta [[Egipto]] ere bai, eta Judeako erresuma bien artean zegoen. Azkenik, Jerusalem [[Nabukodonosor]]ren eskuetan erori zen K.a. 586an, eta judu asko Babiloniara deportatuak izan ziren. Harrezkero, Judeako erregeak [[Kaldea]]ko nagusiek jarri eta kentzen zituzten.
 
Erlijioaren egoerari dagokionez, hebrearren erlijioa ez zegoen unerik onenean: [[Baal]] jainkoa gurtzen zen mendietan, prostitutek bezeroak hartzen zituzten tenpluan, eta jainkoen omenez haurrak hiltzen zituzten askotan. Jatorrizko erlijioren aldeko eta paganismoaren aurkako mugimendu bat sortu zen, eta badirudi hartan parte hartu zuela Jeremiasek, baina [[Joakin]] erregea tronura iritsi zenean, badirudi paganismoa berriro loratu zela, Jeremiasek berak salatzen duen moduan (Jer. 44:16-18):