Viana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
110. lerroa:
[[2007]]ko [[urriaren 21]]ean ospatu zen [[Nafarroa Oinez]] Vianan 100.000 partaiderekin.
 
'''San Anton ([[urtarrilaren 17]]an):''' bezperan suak egiteaz gain, bertan baratxuriak, txorizoa, eta abar erretzen dira.
 
'''San Felices ([[otsailaren 1]]ean):''' ospakizun berezia da arras, gogora ekartzen baitu 1219ko otsailaren 1 hartan Viana hiria eraiki zela, San Felices atarian lehen harria paratu zenean. Danbolineroa kaleetan barna ibiltzen da eskola garaian dauden haurrei dei eginez. MezatikMezatatik ateratzean, agintariek txanpon bana ematen diete, gogoan izan dezaten sortiria noiz eraiki zuten.
 
'''Inauteriak (gozo-eltzearen igandea):''' Inaute "ofizialen" ondoko igandean eta Garizuman bete-betean sartuta ospatzen da Vianako Inautea. Ohitura berria da, eta inguruko jende asko biltzen du, Vianako inautearekin jaia errepikatzeko asmoz. Parranda eta jostatzea nahinon, Vianara urteurteko garai honetanhorretan hurbilduz gero.
 
'''Cuevasko Ama birjinaren Erromeria (Pazko astelehena):''' [[Done Jakue bide]]ko azken saindutegisantutegi nafarra, Cuevasko Ama Birjina benerazio handikoa da vianarren artean, eta egun horretan jende asko biltzen da baselizan. Eguraldi ona egiten duenetan, lagun talde asko bertan gelditzen dira bazkaltzen, eta jai giroak iluntze arte irauten du.
 
'''Vianako Hiria Artisautza Feria:''' hiriko [[ikastola]]k antolatua, Erramu igandean, Nafarroako eta inguruko erkidegoetako artisaurik onenetakoak biltzen dira bertan. EhunakaEhunka bisitari hurbiltzen dira Vianara egun honetanhorretan. Feria girotzeko musika, dantza eta herri kirol ekitaldiaksaioak ere egiten dira. Kultur ekitaldiak ere izaten dira: hitzaldiak, erakusketak…
 
'''Santa Maria Magdalena jaiak ([[uztailaren 22]]an):''' hiriko zaindariaren jaiak. Inguruan tipikoak diren festen modukoak: bigantxak, erraldoi eta buruhandiak, dastatze gastronomikoak, zezen-suzkoa, kontzertuak, eta abar. Bezperan hasten dira.
 
'''Nievako Ama Birjinaren jaiak ([[irailaren 8]]aren ondoko igandea):''' duela gutxi arte hiriko jai nagusiak izan dira, uzta bildu eta garia jo ondotik. Irailean ospatzen badiradira ereeta festa animatuak dira oraindik, etaere, merezi du bertara hurbiltzeakhurbiltzea.
 
'''Asteburu Gastronomikoa ([[azaroaren 1]]eko astea):''' ospakizun honetan jatetxeek menu bereziak eskaintzen dituzte bertako berezitasunak dastatu ahal izateko. Gainera, hiriko zenbait elikagai enpresa ere bisitatzen ahal dira. Hitzaldiak antolatzen dira, eta hiriko ostatu eta jatetxe guztiek parte hartzen duten pintxo txapelketa egiten da, arrunt herrikoia bera.