«Richard Feynman»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
[[Fitxategi:Richard Feynman ID badge.png|thumb|150px|Richard Feynman]]
'''Richard Phillips Feynman''' ([[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]], [[1918]]ko [[maiatzaren 11]] - [[Los Angeles]], [[Kalifornia]], [[1988]]ko [[otsailaren 15]]a) XX. mendeko fisiko estatubatuarrik garrantzitsuenetarikoa. Elektrodinamika kuantikoaren eremuko bere lanagatik [[Fisikako Nobel saria]] jaso zuen [[1965]]n [[Julian Schwinger]] eta [[Sin-Ichiro Tomonaga]]ekinrekin batera. Partikula azpiatomikoen jokaera azaltzeko balio zuten lanabes piktoriko batzuk jorratu zituen, gerora Feynamen diagrama bezala ezagutuko zirenak. Gaztaroan [[bonba atomikoa]]ren garapenean lan egin zuen Manhattan proiektuan eta Challenger espazio-ontziaren hondamendia baloratzen zuen ikertzaile mahai-inguruan ere ibili zen. Fisikari egin zizkion hainbat ekarpenen artean nanoteknologiaren lehen garapenei eta konputazio kuantikoari buruzko lehen lanak nabarmentzen dira. Nahiz eta Feynmanen ekarpenak fisikaren barruan asko diren, 37 ikerketa artikulu bakarrik argitaratu zituen. [[Kalifornia]]ko Caltech unibertsitatean fisika teorikoko Richard Chace Tolman katedra lortu zuen.
 
Feynmanek bere hainbat liburu eta klaseetan fisika errazten eta herrikoia sortzen saiatu zen, batez ere [[1959]]an nanoteknologiari buruz emandako konferentzian, ''There's Plenty of Room at the Bottom'' (Azpikoaldean leku nahiko dago) edota bere ''The Feynman Lectures on Physics'' (Feynmanen fisikari buruzko konferentziak), fisikaren arloan irakurketa klasiko bilatu diren hiru bolumeneko liburua.
1.731

edits