42.166
edits
No edit summary |
|||
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola [[Belgika]]n ([[Arlon]] inguruko [[Luxenburgo probintzia]]n), [[Frantzia]]n ([[Lorrena]]ko zati batean) eta [[Alemania]]n (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun hizkuntza honen erabilera Luxenburgotik at.
==Historia==
[[XIV. mende]]an "Codex Mariendalensis" eskuizkribua idatzi zuten, Yolanda of Vianden-en istorioa kontatuz. Baina literaturako lehenengo liburutzat "E’ Schrek op de’ Lezeburger Parnassus" (Antoine Meyer, 1829) jotzen dute, 6 olerkik osatutakoa. Beste idazle klasiko handiak Edmond de la Fontaine "Dicks" (1823–1891) eta Michel Lentz (1820–1893) izan ziren.
[[XIX. mende]] hartan lehenengo ahaleginak egin zituzten ortografiaren estandarizazioa egiteko. Baina ez da ofizialki onartutako sistemarik egon [[1946]]ko ekainaren 5a arte, "OLO"-rekin (''ofizjel lezebuurjer ortografi''). Hala ere, oniritzi unibertsala ez zuen lortu sistema honek, eta ondoren "Luxemburger Wörterbuch" hiztegia aurkeztu zuten, 5 liburukitan 1950 eta 1977 artean. Ortografia estandar hau ofizial bilakatu zen [[1975]]eko urriaren 10ean eta [[1999]]ko uztailaren 30ean berrikuspen bat egin zuten.
== Erreferentziak ==
|
edits