Sinaloako kartela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Sinaloako Kartela''' (gaztelaniaz: ''Cártel de Sinaloa'' edo ''CDS'') drogen trafikoko talde kriminala da. Taldeari '''Guzmán-Loera erakundea''' edo ''...
 
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
[[AEB]]etan Sinaloako Kartela munduko droga trafikatzaile boteretsuentzat jo dute, eta, [[Ameriketako Estatu Batuetako Fiskal Nagusia|AEBetako Fiskaltza Nagusiaren]] arabera, Sinaloako Kartelak ia 200 tona [[kokaina]] inportatu eta banatu zituen AEBetan [[1990]]etik [[2008]]ra bitartean.
 
==Historia==
Pedro Avilés Pérez izan zen Sinaloako lehen droga trafikatzaile handia. [[Marihuana]] eramaten zuen [[AEB]]etara [[1960ko hamarkada]]ren bukaeratik aurrera. Bigarren belaunaldiko trafikatzaileek (Rafael Caro Quintero, Ernesto Fonseca Carrillo, [[Miguel Ángel Félix Gallardo]]) aitortzen zuten Avilesen agindupean ikasi zituztela ikasi beharreko guztiak.
 
Felix Gallardo atxilotu ondoren, Arellano Félix anaiek kartela utzi zuten berea sortzeko ([[Tijuanako kartela]]). Sinaloako karteleko burutzan, berriz, [[Héctor Luis Palma Salazar]] (El Güero), Adrián Gómez González eta [[Joaquín Guzmán Loera]] (El Chapo) kokatu ziren. El Chapo [[1993]]an atzitu zuten, [[Guatemala]]n, eta El Güero [[1995]]ean. Nolanahi ere, Chapo Guzmánek [[2001]]ean egin zuen ihes espetxetik, eta karteleko burutza berreskuratu zuen, [[Ismael Zambada García]] (El Mayo) eta [[Ignacio Coronel Villareal]] laguntzaile zituela.
 
 
[[Kategoria:Mexikoko droga kartelak]]