Kantauriar sugegorri: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Itxura ==
60 cm-rainoko luzera buztana barne. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorri honen gorputza lodia da, bere buruak, ondo zehaztua, hiruki era du. Muturra borobildua izateagatik eta gorantz zuzenduta ez egoteagatik, bereiz daiteke. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere bizkar ezkatak karenatuak ditu. Bizkar hezurrean zigi-zaga egiten duen lerro ilun bat izaten dute.[[Fitxategi:BennyTrapp Vipera Seoaneiseoanei Nordiberische Kreuzotter Pyrenäen Grenzgebiet Frankreich 2Spanien.jpg|left|thumb|200px|Kantauriar sugegorria]]
 
Margoak asko aldatzen dira sexuaren arabera. Arrak zuri eta urdinabarrak, beltz marka bortitzekin. Emeak berriz, arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabela urdinabarra edo beltza izaten da; batzuetan orban zuriekin. Buztana horia, laranja eta azpitik gorria . Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.
Anonymous user