«Arkada Social»: berrikuspenen arteko aldeak

 
[[2008]] [[otsail]]ean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan [[Des-kontrol]] taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua [[Arrasate]]ko [[Uarkape pilotalekua]]n izan zen. Hurrengo urteetan kontzertu batzuk jotzen jarritu zuten, batez ere [[2011]]. urtean. Azken kontzertu hauen harrera onagatik eta taldekideek izandako sentipen onengatik disko berria grabatzea erabaki zuten. Gainera, taldean aldaketa egon zen, bigarren gitarra jotzeko '''Arri''' ([[Never Surrender]]) sartu zen, taldea laukote bezala geldituz. ''"Beste istorio bat"'' diskoa [[2012]]ko martxoan kaleratu zen, oraingoan [[Mauka Musikagintza]]rekin. Diskoa 8 kantuz osatua dago, horietatik bi abesti zaharrak dira (aurretik argitaratu gabeak), eta ''"Nafarroa hilezkorra"'' abestia ''"Nafarroa 1512-2012"'' bilduman ere sartu zuten.
 
Hurrengo urtean kontzertuak ematen jarraitu zuten Euskal Herri osoan zehar. Emanaldi aipagarrienetako bat [[2013]]an Iruñeako San Ferminetakoa izan daiteke, agertokira San Ferminetako jantziarekin igo baitziren 4000 pertsonen aurrean kontzertua jotzeko. Honetaz gain, urrian disko berria grabatzen hasiko zirela iragarri zuten <ref>Mondraberri.com [http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6077363&menuId=9622824&onlypath=true]</ref>.
 
== Diskografia ==
1.959

edits