Itsasaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
 
Ur masen goranzko eta beheranzko leku aldaketak zenbait [[indar]]ren konbinazioz sortuak dira. Indar garrantzizkoena [[Ilargia]]k eta [[Eguzkia]]k [[hidrosfera]]n sortzen duten erakarpen indarra da; erakarpen indar horren ondorioz, hidrosfera, masa isurkaria denez, itxuraldatu egiten da. Ilargiaren eta Eguzkiaren leku aldaketek, hau da, Lurrarekiko duten posizio erlatiboan gertatzen diren aldaketek, hidrosferaren itxura aldaketen intentsitatea ere aldarazten dute, halaber, eta horren ondorioz itsasaldiak ez dira leku eta garai guztietan berdinak izaten. Ilargiak Lurrean sortzen duen [[grabitazio|grabitazio erakarpena]] bi [[argizagi]]en arteko hurbiltasunaren ondorioa da, Ilargiaren [[masa]] eta [[bolumen]]a oso txikiak baitira. Eguzkiak eragiten duen indarra, aldiz, bere masa handiaren ondorioz sortua da.
[[Fitxategi:M2 tidal constituent.jpg|420px|left|thumbnail|Mundu osoko itsasaldien anplitudeak koloreen arabera]]
 
Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen [[orbita]] eta Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duena [[plano]] desberdinean daudenez eta Lurrak bere buruaren inguruan bira egiten duenez, intentsitate desberdinekoak izaten dira batak eta besteak Lurraren gainaldeko edozein puntutan sortzen dituzten indarren osagaiak. Intentsitatea desberdina izateak gorabeherak sortzen ditu urte sasoien arabera itsasaldien [[anplitude]]an; fenomenoaren [[aldizkakotasun]]a, dena den, ez da aldatzen.