Umetoki-tronpa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|300px|Fallopioren tronpen kokapena. '''Umetoki-tronpa''', '''Fallopioren tronpa''' ere deitua Gabriel Fallopio i...
 
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Scheme female reproductive system-eu.svg|thumb|300px|Fallopioren tronpen kokapena.]]
 
'''Umetoki-tronpa''', '''Fallopioren tronpa''' ere deitua [[Gabriel Fallopio]] italiar anatomia-ikertzailearen omenez, [[obulutegi]]ak eta [[umetoki]]a lotzen dituzten bi hodietako bakoitza da. 10-12 bat cmko luzera duten hodi hauetan zehar lerratzen da [[obulu]]a umetokira iristeko. Obulutegiaren muturra mizto antzeko zuntzak dituen [[inbutu]] formako egitura da, eta [[Menstruazio|hileko aldian]], zuntz horiek higitzen direnean, Fallopioren tronpetarantz, eta umetokirantz, bultzatzen dute obulua. Obulutegi aldeko hodi muturretik hurbil ernaldu ohi da obulua. Fallopioren tronpak ebakuntza baten bidez etetean haurdun geratzea eragozten da.
 
Muturrak [[inbutu]] itxura du eta hatz moduko luzakin batzuk izaten ditu (infundibulua esaten zaie luzakin horiei), obulua hartzeko zeregina dutenak. Fallopioren hodiak ez daude obulutegiari lotuta. Gihar organoak dira, eta paretetan [[epitelio]] [[zilio|ziliatua]] dute. Epitelio horrek, uzkurtze peristaltikoekin batera, umetokirantz bultzatzen dute obulua. Obulutegi aldeko hodi muturretik hurbil ernaldu ohi da obulua.
 
Umetoki-tronpek zeregin garrantzitsua dute ugalketan, eta bertan edozein aldaketa gertatuz gero emakumea antzu gera daiteke. Hodi horiek lotzea jaiotza kontrolatzeko bide bat da.
 
== Erreferentziak ==