Obulutegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|animalia emeen ugalguruinari|lore atala|Obulutegi (botanika)}}
[[Fitxategi:Sistema-reproductor-femenino.png|thumb|260px|Emakumeeen ugal aparatuaren eskema.]]
 
'''Obulutegia''' sexu [[hormona]] eta [[obulu]]ak sintetizatu eta jariatzen dituen [[Organo (biologia)|organo]] femeninoa da. Obulutegiak [[emakume]]etan gizonezkoetan [[barrabil]]en baliokideak dira, biak gonadak baitira.
 
Obulutegiak bi izaten dira, [[almendra]] itxurakoak eta 6-7 [[gramo]] ingurukoak ugalkortasun garaian dauden emakumeetan. [[Umetoki]]aren alde banatan kokatuta daude [[falopiorenfallopioren tronpa|falopiorenfallopioren tronpei]] lotuta. Normalean obulutegiak txandakatu egiten dira hilero obulua askatzerako orduan.
 
Obulutegian egiten da [[obogenesi]]a, eta [[ornodun]]en kasuan guruin endokrino ugariren isuria ere. [[Ugaztun]]etan izan ezik, beste animalia mota guztien obulutegiek obulu asko ekoizten dituzte aldiko, era horretan motaren iraupena segurtatzeko.
 
== Emakumearen obulutegia ==
 
Emakumearen obulutegia, zurixka, zapala eta luzarana da, eta 3 cm inguruko luzera du. [[Histologia]]ren ikuspegitik, ernaltze epitelioaz, albugineaz eta folikuluez osatua dago. Folikulu gehienek ernaltze zelula bat dute erdigunean, [[obozito]]a, eta zelula zapalez osatutako geruza bat kanpoaldean. Emakumearen jarduera endokrinoaren eraginez, obozitoa garatzen eta hazten da, nukleoa ere hazi egiten zaio obozitoari, inguruko egiturak aldatzen dira eta azkenik ''Graaf-en folikulu heldu'' deitzen den aldira iristen da folikulua. Orduan obuluak 10 mm-ren inguruko diametroa du, eta folikulua hazia dago eta isurkariz beteta. Erabateko heldutasunera iritsi ondoren, folikulua apurtu egiten da, eta tronpak hartzen du askatutako obulua. Ibilbide horretan [[espermatozoide]]ak ez badu ernaltzen, obuluak bizitasuna galtzen du.
 
Emakumearen sexu-bizitza aktiboak dirauen artean folikulu bakarra iristen da, normalean, heldutasunera ziklo bakoitzean. Ernalketa gertatzen baldin bada, folikulua gorputz hori bihurtzen da, eta bere isurketa endokrinoa ezinbestekoa da karena eratu aurretik haurdunaldiari eutsi nahi bazaio. Obulutegiak bi hormona mota isurtzen ditu batik bat: [[estrogeno]]ak eta [[progestogeno]]ak. Estrogenoak zikloaren lehenengo erdian isurtzen dira, obulazioa gertatu arte alegia, eta progestogenoak, zikloaren bigarren erdian; azken hauek [[umetoki]]aren paretak haurdunaldirako prestatzen dituzte. Sail horietako bakoitzeko hormonarik garrantzitsuenak [[folikulina]] eta [[progesterona]] edo luteina dira.
 
== Botanikan ==
 
[[Fitxategi:Ovary position.svg|thumb|260px|Lorearen obulutegiak (gorriz).]]
 
[[Karpelo]] batek, bere ertzak elkarri soldatuta, edo zenbait karpelok, elkarren artean soldatuta, eratzen duten ontzitxoa da. [[Obulu]]ak, obulutegi barneko lokuluetan kokatzen dira. [[Polinizazio]]a gertatu ondoren eraldatu egiten da [[fruitu]] bilakatuz.<ref>http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm</ref>
 
Landare angiospermoetan [[pistilo]]aren oinean dagoen zatia da obuluak dituena. Ernalketa gertatu ondoren, obuluak hazi bihurtzen dira eta obulutegia fruitu. Landare gimnospermoetan, aldiz, kanpoaldeko zulogune batzuetan daude gordeta obuluak.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
<references/>
 
{{commonscat|Ovary}}
30 ⟶ 22 lerroa:
[[Kategoria:Ginekologia]]
[[Kategoria:Pelbis]]
[[Kategoria:Botanika]]