«Itsasaldi»: berrikuspenen arteko aldeak

101 bytes removed ,  Duela 8 urte
== Ezaugarriak ==
 
Ur masen goranzko eta beheranzko leku aldaketak zenbait indarren[[indar]]ren konbinazioz sortuak dira. Indar garrantzizkoena Ilargiak[[Ilargia]]k eta Eguzkiak[[Eguzkia]]k hidrosferan[[hidrosfera]]n sortzen duten erakarpen indarra da; erakarpen indar horren ondorioz, hidrosfera, masa isurkaria denez, itxuraldatu egiten da. Ilargiaren eta Eguzkiaren leku aldaketek, hau da, Lurrarekiko duten posizio erlatiboan gertatzen diren aldaketek, hidrosferaren itxura aldaketen intentsitatea ere aldarazten dute, halaber, eta horren ondorioz itsasaldiak ez dira leku eta garai guztietan berdinak izaten. Ilargiak Lurrean sortzen duen grabitazio erakarpena bi argizagien arteko hurbiltasunaren ondorioa da, Ilargiaren masa eta bolumena oso txikiak baitira. Eguzkiak eragiten duen indarra, aldiz, bere masa handiaren ondorioz sortua da.
Itsas maila aldatu egiten da egunean zehar, batzuetan gehiago besteetan gutxiago, lekuan lekuko egoeraren arabera.
 
Ur masen goranzko eta beheranzko leku aldaketak zenbait indarren konbinazioz sortuak dira. Indar garrantzizkoena Ilargiak eta Eguzkiak hidrosferan sortzen duten erakarpen indarra da; erakarpen indar horren ondorioz, hidrosfera, masa isurkaria denez, itxuraldatu egiten da. Ilargiaren eta Eguzkiaren leku aldaketek, hau da, Lurrarekiko duten posizio erlatiboan gertatzen diren aldaketek, hidrosferaren itxura aldaketen intentsitatea ere aldarazten dute, halaber, eta horren ondorioz itsasaldiak ez dira leku eta garai guztietan berdinak izaten. Ilargiak Lurrean sortzen duen grabitazio erakarpena bi argizagien arteko hurbiltasunaren ondorioa da, Ilargiaren masa eta bolumena oso txikiak baitira. Eguzkiak eragiten duen indarra, aldiz, bere masa handiaren ondorioz sortua da.
 
Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen orbita eta Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duena plano desberdinean daudenez eta Lurrak bere buruaren inguruan bira egiten duenez, intentsitate desberdinekoak izaten dira batak eta besteak Lurraren gainaldeko edozein puntutan sortzen dituzten indarren osagaiak.
Gauza jakina da Lurraren gainaldea ez dagoela urez uniformeki estalia; hori dela eta, lekuan lekuko itsasaldien periodoa eta batez bestekoak aldatu egiten dira, eremu batetik bestera, kostaldearen morfologiaren, haizearen, egurats presioaren eta itsas hondoko ezaugarrien arabera. Horiez gainera badira itsasaldien magnitudean eta itsasgoren periodoan aldaketak eragiten dituzten beste eragile hauek ere: Eguzkiaren eta Ilargiaren deklinazioa, Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen orbita eta Ilargiak Lurraren inguruan egiten duena, hain zuzen ere. Horien eraginez, mugimendu konplexu eta erritmikoak sortzen dira itsasaldietan, Ilargiaren itsasaldi nagusiak deusezta ditzaketenak edo baita itsasaldi bat besteari gainjarri ere.
 
Horrela, eguneko bi goraldi eta beheraldien eredua, egunero 50 minutu berandutzen dena, aldatu egin daiteke lekuan lekuko baldintzen arabera eta, kasu batzuetan, gerta daiteke goraldiaren eta beheraldiaren artean desberdintasunik ez igartzea ere.
 
== Terminologia ==