Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
 
== Biografia ==
Alcala de Henaresko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1601ean [[Mesedeetako OrdenakoOrdena]]ko [[fraide]] egin zen. Ordenako kronikari izendatu zuten 1632an, eta haren historia idatzi zuen 1637an. Ospe handia izan zuen, halaber, [[teologia|teologo]] gisa.
 
1616an Ameriketako [[Hispaniola]] uhartera bidali zuten, eta 1618an [[Toledo]]n finkatu zen eta geroxeago Madrilen. 1621ean idatzi zuen ''Los Cigarrales de Toledo'' (1621, "Toledoko lorategiak"), [[bertso]], kontakizun eta antzerki-obra txikien bilduma, eta Trujilloko eta Toledoko komentuetan bizi izan zen ondoren.
 
Bost partetan argitaratu zituen antzerki-lanak, 1627tik 1636ra bitartean. Bi tragedia daude bere lan ospetsuenen artean: ''El burlador de Sevilla y convidado de piedra'' (1625, "Sevillako engainatzailea eta harrizko gonbidatua"; obra horretan agertzen da aurrenekoz antzerkian [[Don Juan]] pertsonaia) eta ''El Condenado por desconfiado'' (1635, "Fio ez zelako kondenatua"). Bi obra horiez gainera, ospe handiko beste obra batzuk ere aurkeztu zituen: ''El vergonzoso en palacio'' (1611, "Lotsatia jauregian"), ''La venganza de Tamar'' (1634, "Tamarren mendekua"), ''Don Gil de las calzas verdes'' (1635, "Don Gil galtza berdeduna"), ''La prudencia en la mujer'' (1635, "Emakumearen zuhurtzia"), ''Los Amantes de Teruel'' (1635, "Teruelgo maitaleak").
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
154.860

edits