Ozeano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
33. lerroa:
 
Lurraren parte isurkarian, parte gotorrean bezala, hainbat eskualde bereiz daitezke zenbait irizpideren arabera. Oro har, [[tenperatura]], [[gazitasun]]a eta mugimenduak hartzen dira kontuan lurraren gainaldeko ura eskualdeetan banatzeko; dena dela, irizpide horiek ozeanoetako azaleko [[ur]]ari buruz erabiltzen dira batez ere, hau da, ur azaletik 300 metroko sakoneraraino iristen den geruzari buruz. Izan ere, geruza hori da [[klima]]n eta [[eguraldi]]an eragin gehiena duena, eta geruza horretan bizi dira, halaber, ozeanoko izaki bizi gehienak. Orain arteko ikerketen arabera, sakoneko uraren ezaugarriek ez dute zuzeneko eraginik eguratsean edo lur azalean, ozeanoaren erdialdeko geruzetako ura gorantz igotzen den kasuetan izan ezik.
 
==Dinamika==
 
Lurraren funtzionamenduan gertatzen diren energia eraldaketetan, ozeanoek, eta hidrosferak horrenbestez, [[energia]]k Lurreko gainerako geruzekin harreman zuzenean betetzen duen katearen maila bat osatzen dute. Ozeanoen dinamikan eragina dute, alde batetik, Lurreko gainerako geruzekin gertatzen diren energia trukeek, eta, bestetik, masa isurkariaren beraren baitan sortzen diren energia aldaketek.
 
Horren arabera, bi eratako prozesu dinamikoak bereizten dira: exogenoak, ozeanoetara beste ingurune batzuetako energia dakartenak, eta endogenoak, masa isurkariaren baitako energia mailaren aldeen ondorioz gertatzen direnak. Prozesu endogenoek, dena den, hidrosferak ingurunearekin duen energia trukea dute abiapuntua, prozesu exogenotzat hartuak ez diren arren. Sailkapen horren arabera, badira zenbait [[itsaslaster]] endogeno, baina [[olatu]]en fenomenoa, adibidez, prozesu exogenoa da.
 
Azkenik, badira beste fenomeno batzuk, adibidez [[itsasaldi]]ak, prozesu endogenoen eta exogenoen ezaugarriak, bietarikoak, dituztenak.
 
Hidrosferan eragina duen energia ozeano barnekoa edo ozeanoaz kanpokoa izan daiteke. Ozeano barnetik datorren energia espazioarekiko eta denborarekiko konstantea da, ez du [[gradiente]]rik sortzen eta oso efektu dinamiko txikiak eragiten ditu. Kanpoko energiak, [[Eguzki]]tik datorrenez eta ur azalera era etenean iristen denez, garrantzi handia du ozeanoen dinamikan.
[[Fitxategi: Circulacion termohalina.jpg|thumb|right|300px|Zirkulazio termohalinoa]]
 
Energiaren araberako dinamika horren eraginez bi eratako mugimenduak gertatzen dira ozeanoko uretan: alde batetik, uhin mugimenduak; bestetik, ur masak edo itsaslasterrak lekuz aldatzea. Uhin mugimenduen barruan beste bi sail handi bereizten dira: uhinak eta itsasaldiak. Bi uhin mugimendu horiek ur masen leku aldatzea dakarte, eta leku jakin batzuetan edo denbora tarte jakin batean itsaslasterrak sor ditzakete.
 
Baina, oro har, itsaslaster deitzen zaie ozeanoaren gune batetik bestera beti ibilbide berari jarraituz lekuz aldatzen diren ur masen mugimendu erregularrei; itsaslasterrek hainbat jatorri edo zergati desberdin izan ditzakete, bat baino gehiago ere bai askotan: ozeano eta itsasoen arteko ur mailaren desberdintasuna, haizeen ondorioz sortzen den bultzada indarra eta dentsitate aldeak.
 
==Uraren ezaugarri kimikoak==
{{sakontzeko|Itsasoko ur}}