Ozeano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
 
[[Lurra|Lurreko]] ozeano guztiek 361 milioi km² dute, bolumena 1370 milioi km³ da, Eta batezbesteko sakonera 3.790 [[metro]]koa da. Hemen ez dago sartuta [[Kaspiar itsaso]]a bezalako laku erraldoiak. Bertako uraren masa 1.4 × 10<sup>21</sup> [[kg]], hau da [[Lurra]]ren [[masa]]ren %0,023.
 
==Egitura==
 
Lurraren parte isurkarian, parte gotorrean bezala, hainbat eskualde bereiz daitezke zenbait irizpideren arabera. Oro har, tenperatura, gazitasuna eta mugimenduak hartzen dira kontuan lurraren gainaldeko ura eskualdeetan banatzeko; dena dela, irizpide horiek ozeanoetako azaleko urari buruz erabiltzen dira batez ere, hau da, ur azaletik 300 metroko sakoneraraino iristen den geruzari buruz. Izan ere, geruza hori da kliman eta eguraldian eragin gehiena duena, eta geruza horretan bizi dira, halaber, ozeanoko izaki bizi gehienak.
 
Orain arteko ikerketen arabera, sakoneko uraren ezaugarriek ez dute zuzeneko eraginik eguratsean edo lur azalean, ozeanoaren erdialdeko geruzetako ura gorantz igotzen den kasuetan izan ezik.
 
==Eragina==
 
Itsasoek edo ozeanoek hidrosferaren eremuaren %97,2 hartzen dute.
 
Ur gainera azaleratuta dauden lurrek hiru eremu handitan banatzen dute ur masa, eta hiru eremu horiek Hego Hemisferioan besterik ez dute osatzen Lurra guztiz inguratzen duen zerrenda jarraitua. Hauek dira, handitik txikira, kontinenteek bereizten dituzten hiru ur eremu nagusiak: Ozeano Barea, Atlantikoa eta Indiakoa. Ozeano horiek zabaldu egiten dira hegoaldean, eta horrela osatzen dute lurbira osorik inguratzen duen ur eremu jarraitu bakarra, Antartidako ozeano izenaz ezagutzen den ur masaren bitartez. Laugarren ozeano horrek Atlantiko ozeanoko eta Antartidako kostaldean du hegoaldeko muga, eta iparraldeko muga, hitzarmenez ezarria, hego latitudeko 60 gradutan.
 
Ozeanoen hedadurak hauek dira: ? Ozeano Bareak 126.872.590 km2 ? Antartiar ozeanoak 85.564.530 km2 ? Atlantikoak 58.251.700 km2 ? Indiakoak 42.379.000 km2.
 
Ipar poloaren inguruan itsas eremu mugatu bat osatzen dute ozeanoek eta Artiar izotz ozeanoa deitu izan zaio eremu horri askotan; gaur egun, ordea, ur masa hori ez da ozeanotzat hartzen; egokiagotzat hartua da Artiar itsaso izena.
 
Izan ere, hainbat arrazoirengatik badira, ozeanoez gainera, itsas urezko beste eremu batzuk itsaso esaten zaienak. Itsas urez osaturiko eremu bati itsaso izena emateko arrazoiak ez dira arrazoi zientifikoakkasu gehienetan, aitzitik, itsasoko herrien ohituren edo erabileraren araberakoak baizik.
 
Dena dela, itsasoak ozeanoak baino txikiagoak izaten dira, oro har, eta ozeanoetatik desberdintzen dituen ezaugarria dute kontinente lurrez inguratuak egotea –adibidez, Baltiar itsasoa eta Mediterraneoa–; edo itsas uretatik azaleratzen diren uharte kateez inguratuak egotea –Antillak eta Japonia bezala–; edota marinelek orientazio eta posiziorako erreferentzia gisa erabili izan dituzten eremuak izatea, eremu jakin hori itsaso gisa bereizteko irizpide fisiko jakinik gabe. Horrela, zilegi dirudi Itsaso Gorria, adibidez, itsasotzat hartzea, baina ezin esan
==Uraren ezaugarri kimikoak==
 
Ozeanoak ez dira ur gazi soilez osaturiko masak; lur azaletik iritsitako hainbat mineralez eta hildako landare eta animalietatik datozen gatz organikoez osaturiko soluzio kimiko konplexuak dira. Sodioa eta kloroa, gatz arruntaren osagaiak, diraozeanoetako uraren osagai nagusiak; ozeanoetako uraren pisu osoaren ehuneko laurogeita sei hartzen dute, hidrogenoa eta oxigenoa alde batera utzita. Hurrengo gai aipagarrienak magnesioa (pisuaren %3,7), sufrea (%2,6), kaltzioa (%1,2), potasioa (%1,1) eta bromoa (%0,2) dira. Baina portzentajea horiek itsasoko uraren osagai gotorrei dagozkie soilik, eta uretan disolbaturik dauden gai gotorren kontzentrazioak uraren pisu osoaren %3,5 bakarrik hartzen du. Gazitasunaren arabera zehazten da itsasoko ureko lagin batean disolbaturik dauden gai gotorren kontzentrazioa; mila parte ureko hainbeste parte gatz dagoela adierazten du gazitasunak, eta honela idazten da: 0/000.
 
Esan daiteke, oro har, ozeano guztiek gatz kopuru bera dutela. Ozeanoen batez besteko gazitasuna 34,72 gramo ur litrokoa da, edo oro har erabiltzen den formulari jarraituz, milako 34,72koa. Hala ere, horrek ez du esan nahi gune jakin batzuetan batez besteko gazitasuna baino gazitasunhandiago ala gutxiago ezin egon daitekeenik.
 
Gune jakin batzuetan aldaketak gertatzen dira uraren gazitasunean, hainbat arrazoiren eraginez. Itsaso itxietan esaterako, batez bestekoa baino gazitasun handiagoa izaten da. Itsaso itxietako ura nekez nahasten da ozeanoko urarekin, eta nahastekotan ere, oso azalekoa izaten da nahasketa hori; horrez gainera, itsaso itxiak lurruntze handiko eremuetan egoten dira, balantze hidriko negatiboa duten eremuetan, prezipitazio gutxi eta klima egoera hori aldatzeko ibaietatik ur geza aski iristen ez den eremuetan.
 
Ezaugarri horiek ditu, besteak beste, Itsaso Gorriak. Gazitasun gutxiagoko ura, aldiz, aurretik aipatu direnen alderantzizko baldintza klimatikoko eremuetan eta ibaietatik ur geza aski iristen den lekuetan egoten da, itsasoa ozeanoarekin lotua egon ala ez. Dena dela, itsasoaren eta ozeanoaren artean loturarik ez dagoenean nabarmenagoa izaten da itsasoak gazitasuna neurriz gaindi edo gutxiegi izaten duela, Baltikoangertatzen den bezala. Baina horiez gainera, ozeanoan badira batez besteko gazitasuna baino gazitasun gutxiagoko beste eremu batzuk, ibai handien bokaleetatik hurbileko eremuak, hain zuzen; zenbait kilometrotan zehar nabari daiteke ibai handietako ur gezaren eragina ozeanoan.
 
Egoera horietan ezin esan daiteke, itsaso itxien kasuan ere, urak gatz kopuru bera duenik eremu guztietan. Itsaso Gorriaren gazitasuna, esaterako, ozeanoko uraren batez bestekotik milako 42rainokoa da, eta Itsaso Baltikoan batez bestekotik milako 4raino jaisten da.
 
Ozeanoko ur askeetan gorabehera gutxi izaten ditu gazitasunaren balioak, eta, aldaketarik izatekotan ere, nabarmenagoak dira azalean sakonean baino. Ozeanoetako ur azalean jaso den balio txikiena milako 33,6 da, Ozeano Bareko 40 ipar latitudean errejistratua; balio gorena, berriz, milako 36,9 da, Ozeano Atlantikoko 25 ipar latitudean.
 
Sakoneko uretan, ordea, oso alde gutxi dago eremu batzuetatik besteetara: milako 34,6 eta 34,9 arteko gazitasuna du sakoneko urak. Ur azaleko gazitasun balioen gorabeherak prezipitazioek eta gainaldeko itsaslasterrek sortuak dira.
 
Ozeanoetako uraren osagaiei dagokienez, sodio kloruroaz –gatz arrunta– eta lehen aipaturiko beste osagai mineralez gainera, eguratseko gas guztiak daude disolbaturik, eta gas horien araberakoa da, hain zuzen ere, ozeanoetako landare eta animalien kopurua. Gas karbonikoa (CO 2 ) disolbaturik edo karbonato eta bikarbonato eran konbinaturik azal daiteke, litroko 36 eta 56 mililitro arteko proportzioan; nitrogenoak litroko 8,4 eta 24,5 mililitro arteko proportzioa hartzen du, eta oxigenoak 0 eta 8,5 mililitro artekoa.
 
Uretan disolbaturik dauden gasei buruz, aipatzekoa da urak gasekiko duen propietate bitxi bat, urak gasak disolbatzeko duen ahalmenari dagokiona. Gasen kasuan, gai gotorren kasuan ez bezala, uraren disolbatze ahalmena tenperaturaren alderantziz proportzionala da, hau da, zenbat eta hotzagoa izan uraren tenperatura orduan eta errazago disolbatzen dira gasak uretan.
 
Propietate hori dela eta, ur hotzetan ur epeletan baino oxigeno gehiago dago disolbaturik, eta horrek azaltzen du ur hotzetan zergatik dagoen ur epeletan baino aberastasun biologiko handiagoa. Izan ere, oxigenoa ezinbestekoa dute landare eta animaliek bizitzeko, hori baita arnasketan erabiltzen duten gasa. Hala ere, badira beste eragile batzuk uretako gasen banaketan, oxigenoarenean batez ere, eragina dutenak: itsas landareak eta landare horien arnasketa erritmoa, ur kontinentalak eta urpeko erupzioak, etab.
 
Esan beharra dago, bitxikeria gisa bada ere, itsasoko uretan hirurogeita hamar elementu kimikotik gora aurkitu direla disolbaturik, oso portzentaje txikian izan arren.
 
Ozeanoko uretan disolbaturik dagoen materia guztia atera eta lur gainean zabalduz gero, berrehun metroko geruza bat osatuko litzateke.
 
== Esplorazioa ==
18 ⟶ 64 lerroa:
Ozeanoen ikerkuntza antzinatik egin da barku txikietan, baina ez da izan garai modernoak arte urpeko bidaiak posible izan direla.
 
Munduko punturik baxuena [[MarianaMarianetako Fosaitsas hobia]] da, [[Ozeano Bare]]an dagoena. Bere sakonera maximoa 10.923 [[metro]]koa da. Beheraino ez zen [[1951]]a arte heldu.
Ozeano gehienetako hondoa oraindik ez dago kartografiatua, hala ere [[1995]]an 10 [[km]]-ko erresoluzioa duen mapa argitaratu zen.
 
27 ⟶ 73 lerroa:
* [[Tethys Ozeanoa]], [[Gondwana]] eta [[Laurasia]]ren arteko Ozeanoa. Bere itxieran [[Mediterraneo]]a sortu zen.
* [[Iapetus Ozeanoa]], [[Baltica]] eta [[Avalonia]] kontinenteak bereizten zituen Ozeanoa.
 
==Erreferentziak==
{{erref zer}}
{{lur}}
 
== Ikus, gainera ==