«El Niño»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 8 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Bot: hizkuntza arteko 74 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q7939 orrian)
Ekuatoreko kontrako itsaslasterrak hegoalderanzko joera har dezake horrela, Peruko kostaldean barrena, eta depresioa (presio gutxiko zelula bat, alegia) sor dezake; depresioak euria eragingo du Perun, [[Ekuador]]ren eta beste herri batzuetan.
 
Upwelling delako gertaerarekin loturik, aipatzekoa da [[Latinoamerika]]ko Ozeano Bareko kostalde guztian hego-ekialdeko haize alisioak Peruko itsaslasterreko edo [[Humboldt itsaslaster]]reko ur hotzaren gainean mugitzen direla; azaleko ura kostaldetik urrutira eramaten dute, eta sakoneko urak, ur hotzagoak eta elikagaiez beteak, gorantz igotzen dira, ''upwelling'' fenomenoaren bidez. Goialdeko geruzetako ura mendebalderantz aldatze hori Ozeano Barearen hegoalde guztian gertatzen da, Pazko uharteko tropikoaz kanpoko presio garaiko zelularen eraginpean (zelula hori da hain zuzen ere alisioen eragileetako bat, ekuatoreko lerroaren azpialdeko alisio zerrenden eragilea zehazki). Ura mendebaldean pilatzen da eta ur epeleko geruza gero eta lodiagoa egiten da, edo beste era batera esanda, gero eta sakonago dago [[termoklina]] (tenperatura alde handia duten uren arteko bereizketa egiten duen ur zerrenda edo geruza).
 
Horrela, Hego Ameriketako aldean 50 metroko sakoneran hasten da termoklina, eta Ozeano Barearen mendebaldean, aldiz, ez da 200 metro baino gorago hasten.Indar handiko ENSO gertaera Hego Amerika aldean alisioen zirkulazioa gehiegi baretzen denean antzematen da.