CSKA Mosku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Futbol-talde infotaula | berezko izena = Professionalʹnyĭ Futbolʹnyĭ Klub CSKA Moskva | ezkutu irudia = | ezizenak = ''Krasno-sinie'' ("gorri-urdinak")<br />''Koni'' ("zal...
(Ez dago alderik)

11:52, 5 uztaila 2013ko berrikusketa

Moskuko CSKA (errusieraz Профессиональный футбольный клуб – ЦСКА) Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. CSKA hizkiek "Armadaren Kirol Elkarte Zentroa" esan nahi du, FEP gehigarria "Futbol Elkarte Profesionala" da eta CSKA taldearen futbolaren sekzioari dagokio, noski. 2005ean UEFA Kopa irabazi zuen.

Professionalʹnyĭ Futbolʹnyĭ Klub CSKA Moskva
Ezizena(k)Krasno-sinie ("gorri-urdinak")
Koni ("zaldiak")
Sorrera1911
Futbol zelaiaArena Khimki
edukiera: 18.636 lagun
inaugurazioa: 2008
PresidenteaTxantiloi:RUS Yevgeni Giner
EntrenatzaileaTxantiloi:RUS Leonid Viktorovich Slutsky
LigaErrusiako futbol liga
2012-13Errusiako futbol liga, 1.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

Sobietar Batasuneko garaia

1911ean eskiatzaileek sortu zuten kluba da eta izenak berak adierazten duen bezala Armadari loturiko taldea da. Sobietar Batasunaren garaian txapelketa ugari irabazi zituen 7 liga eta 5 kopa. Emaitzarik onenak Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan lortu zituen 1946 eta 1951 artean bereziki. Sobietar Batasuneko Gobernuaren talde ofiziala izan arren Moskuko Spartak eta Dinamo eta Kieveko Dinamo taldeen itzalean egon behar izan zuen 1951etik aurrera.

Sobietar Batasuna desegitear zegoela 1991ean Liga eta Kopa eskuratu zituen.

Errusiako garaia

Hasierako urteetan makal aritu bazen ere 2002tik aurrera Errusiako talde nagusia izan da. 4 Liga, 7 Kopa eta 4 Superkopa eskuratu ditu. Honetaz gain 2005ean UEFA Kopa irabazi zuen Sporting Clube de Portugal 3-1 garaituz finalean. Aurrez Sobietar Batasuneko taldeek Euopako txapelketak irabazi bazituzten ere, hau da Errusiar talde batek lorturiko lehenengo Europako txapelketa.

Palmaresa

Sobietar Batasuneko txapelketak: 23

Errusiako txapelketak: 15

Nazioarteko txapelketak: 1

Kanpo loturak