Duna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Libya 4608 Idehan Ubari Dunes Luca Galuzzi 2007.jpg|thumb|right|300px|'''Duna''', [[Libiako basamortua]]n.]]
[[Image:DunePyla.JPG|thumb|300px|Dune du Pilat, airetiko ikuspegia ([[Arcachongo badia]]).]]
 
'''Duna''' [[haize]]ak sorrarazten duen gainazaleko [[hondar]]-meta da, [[erliebe]]a sortzen duena. Kostaldekoak nahiz kontinentalak (azken kasu honetan [[basamortu]]etan gehienetan) izan daitezke [[muino]] hauek.
 
Muino edo duna horietako batzuk egonkorrak izaten dira, baina beste zenbait, higitu egiten dira haizearen norabidearen arabera. Duna batzuk, zeharretara hedatzen dira, haizeak beti norabide berean eragiten duen tokietan. Haizeak eragiten dien aldean, [[malda]] leuna eta beste aldea berriz malkartsua izaten dute horiek. Luzetara hedatzen direnek, malda berdintsua izaten dute alde bietan eta besteak baino handiagoak eta garaiagoak izaten dira. Gaur egun [[Libiako basamortua]]n daude munduko dunarik handienak.
 
Hainbat egitura izan dezakete haizearen intentsitate eta erregimenaren arabera. Beraz, haizearen eraginez sortutako edozein hondar metatzea edo mendixka bezala defini daiteke duna. Alde batetik, duna biziak edo aktiboak izan daitezke: haizearen eraginez etengabe lekualdatzen dira [[landare]]rik ez dagoelako. Beste alde batetik, ez aktiboak edo finkoak direla esaten da landarediak lekuz aldatzea galarazten dienean. Duna mota desberdinak daude: batzuek [[ilargierdi]] forma dute, ''barjanbarkhan'' izenekoek, batetik bestera tarte handia izaten da eta muturrak mugimenduaren norabiderantz bideratuak dauzkate; beste batzuek hogeita hamabost gradu inguruko malda dute [[haizebe]]an dagoen aurpegian (edo lerratze aurpegian), eta, aitzitik, txikiagoa izaten da hondarra igotzen den aurpegiko malda, hots, [[haizealde]]koa. Hondar hedadura handietan ''barjanbarkhan'' horiek multzoka eta lerrokatuta azaldu ohi dira: zeharkako duna esaten zaie horiei. Zeharkako duna batzuen multzoari hondarrezko itsaso esaten zaio, eta hori izaten da ''[[erg]]''-en ohizko egitura, alegia, gailurrak lerrokatuta egoten dira baina [[sakonune]] handiz elkarretik bereiziak, eta sakonune horietan azpiko haitza agerian geratzen ere da batzuetan. Beste duna mota bat parabolikoa da; horren adibide garbia dira kostaldeko dunak. Kasu horretan, ordea, dunaren antolamendua kontrakoa da, haizea datorren norabiderantz baitauzka muturrak. Malda handirik gabeko dunak dira, nahiko geldiak, baina haizea zakarra bada sakonunea aurrerantz higitzen da, eta dunak luzatu egiten dira, eta sortzen dituzte urkila itxurako dunak, beso luzekoak alegia. Luzerako duna da hirugarren mota: indar handiko haizeek jotzen duten hondar gutxiko basamortuetako ordokietan eta goi ordokietan izaten dira horrelakoak. Berez, urkila itxurako dunen gehieneko garapena dira; izan ere, horrenbeste mugitzen dira, ezen hondar pilaketak sortzen baitituzte haizearen norabidean eta elkarren artean, deflazioak eraginak ?hondar zatikien eta zatiki finagoen garraioa eta lerratzea da deflazioa?.
 
== Kokapena ==
31. lerroa:
===Itxuraren arabera===
 
Hauek dira duna mota nagusiak: Zeharkakoak, Barjanak''Barkhanak'', Luzetarakoak, zar itxurakoak eta Parabolikoak.
 
*Zeharkako dunak: haizearen norabidea beti bera izaten den lekuetan eta hondar ekarpena handia denean sortzen dira. Hondar ekarria eta haizearen norabidea konstanteak direnean, zeharkako dunak sortzen dira. Eremu handiak betetzen dituzte, uhin formakoak izaten dira, eta gailur bihurgunetsuak eta haizearekiko elkarzutak izaten dituzte. Uhinetik uhinera tarte erregularrak izaten dira eta batzuen eta besteen arte deflazio guneak izaten dira; horietatik mugitzen dira zatiki finak.
 
*Ilargierdi itxurakoak edo ''BarjanakBarkhanak'': haizearen norabidea beti bera izaten den lekuetan baina hondar ekarpena mugatua denean sortzen dira. ''BarjanaBarkhana'' dunak ilargierdi baten forma duten metatzeak dira, haizearen norabidearen kontrako aldean irekitzen direnak. Duna horien forma bi faktoreren eta faktore horien orekaren mende dago: haizearen indarra batetik, eta bestetik, hondar malda, 33 edo 34 gradu bitartekoa izaten dena. Zeharkako profila, beraz, disimetrikoa du; hau da, alde batean malda gutxiko aurpegi ganbila du eta bestean, berriz, desnibel handiko aurpegi ahurra, eta horrez gainera, gailur kurbatu eta zorrotz batek banatzen ditu bi aldeak. Duna horiek, gutxi gorabehera, bakandurik egoten dira eta norabide berean edo antzekoaren arabera mugitzen dira beti; batzuetan, gainera, kate luzeak edo koloniak osa ditzakete. Tamaina handiko barjanek''barkhanek'' laurehun metroko diametroa eta hogeita hamar metroko garaiera izan dezakete, baina izaten dira ehun metrotatik gorakoak ere.
 
*Luzetarako dunak: hondar ekarpena mugatua den lekuetan sortzen dira, haizeen konbegentzia gertatzen denean. Luzetarako dunak, bestalde, seif izenaz ere ezagutzen dira eta nagusi den haizearekiko paralelo diren gailur estu eta luzez osatzen dira. Kilometro askotan zehar heda daitezke, eta zenbaitetan ehun kilometrotatik gorakoak izaten dira; garaierari dagokionez, berrehun metro ere irits dezakete. Duna horien eraketari buruzko teorien artean ez dago adostasunik: batzuen ustez, hondarraren pilaketa hutsetik sortzen da duna, oztopo baten atzean eta haizearen norabidean, besteen ustez, berriz, barjan''barkhan'' aldez suntsitu horien ?adarren? koaleszentzia adierazten dute duna hauek. Beste iritzi berriagoen arabera, aire jarioak helize formako mugimenduak egiten dituenean, eta mugimendu horiek hasierako hondar metatzeetako tarte edo barrutietan gertatzen direnean sortzen dira duna mota horiek. Australia erdialdean lur hedadura handiak hartzen dituzte; hala ere, hedadura ikusgarrienak Saharako basamortuko iparraldean, erg handietan, eta Arabiako Penintsulan aurki daitezke.
 
*Izar itxurako dunak: haizearen norabidea aldakorra den lekuetan sortzen dira. Izar itxurako dunak edo duna piramidalak hondar pilak dira; oinarriek zenbait puntatako izar baten itxura dute, eta punta horiek bat egiten dute gailurrean. Izar itxurako dunak oso garaiak izaten dira: inguruko ordokiaren mailatik gora ehun metro ere izan daitezke. Duna erradial mota hau Ipar Afrikako eta Saudi Arabiako eskualde askoren bereizgarri da. Barruko egituraren arabera, hiru norabide edo gehiagoko haizeek sortuak direla jakin da. Harrigarria bada ere, duna hauek finko iraun dute mendeetan zehar, eta basamortuan bidaiatzeko benetako bide erakusle izan daitezke.
 
*Duna parabolikoak: itsasertz hondartsuetan haize bortitzek jotzen dutenean sortzen dira. Parabolikoak, basamortuetan ez ezik, hondar kopuru handiko eta landaredi eskaseko hondartzak dauden kostaldeetan ere izan ohi dira. Obalo itxura izaten dute haizearen norabide nagusian deflaziozko sakonguneak sortzen direlako, eta handituz doazen arku itxurako profilak eratzen direlako. Goitik ikusita, duna parabolikoen profilak barjanen''barkhanen'' profilen antzekoak dira.
 
==Duna garaienak==