Everton Football Club: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
34. lerroa:
| webgunea = [http://www.evertonfc.com/ Webgune ofiziala]
}}
'''Everton Football Club''' [[Ingalaterra]]ko [[futbol]] taldea da, [[Liverpool]] hirian egoitza eta zelaia (Goodison Park estadioa) dituena eta [[Liverpool FC]] taldearekin lehilehia tradizionala izan duena. Hainbat liga eta kopaz gain [[Europako Futbol Errekopa|Europako Errekopa]] bat ere irabazi du.
 
== Historia ==
=== Sorrera eta hasierako urteak ===
Liverpooleko Santo Domingoko eliza metodikoaren parte zen jendeak kirola urte osoan egin zezan sorturiko kluba da. 1878an sortu zenean Santo Domingo izena zuen arren hurrengo urtean Everton auzoaren izena ezarri zioten parrokiaz kanpoko jendeak ere parte har zezan.
 
1889an Ligaren fundatzailea izan zen eta berehala bihurtu zen txapelduna, 1891ean hain zuzen ere. [[Lehen Mundu Gerra]]ren aurretik beste liga eta kopa bana eskuratu zituen.
 
=== 20. eta 30. hamarkadak ===
1925 urtean Dixie Dean aurrelaria fitxatu zuen eta taldearen lehenengo urrezko aroa hasi zen. 1928an Liga irabazi zuen Dixie Deanek gol kopuruaren errekorra gainditu zuelarik, 60 gol 39 partidatan, oraindik gainditu ez den errekorra. Ingalaterrako Superkopa ere eskuratu zuen.
 
Barne istiluen erruz Everton bigarren mailara jeitsi zen 1930an. Bi urte behe mailan egin ondoren gogor itzuli zen maila gorenera eta 1932an berriz ere Liga berri bat eta Superkopa, eta 1933an Kopa irabazi zituen. 1939an bosgarren Liga lortu zuen. Garai honen amaiera [[Bigarren Mundu Gerra]]k markatu zuen.
 
=== 60. hamarkada: Harry Catterick ===
1961ean [[Harry Catterick]] entrenatzailearen ardurapean bigarren bolada onari ekin zion. Bi liga, bi superkopa eta FA kopa bat irabazi zituen hamarkada honetan. Garai honetan bost urtez jarraian sailkatu zen Europako txapelketatarako, baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.
 
=== 80. hamarkada: Howard Kendall ===
1981ean [[Howard Kendall]] entrenatzailea hartu zuten. Honek hirugarren aro bikaina ekarri zion taldeari, 1985eko [[Europako Futbol Errekopa|Europako Errekopak]] borobildu zuena. Evertonen izandako sei urteetan Kendallek bi Liga, FA Kopa bat eta lau superkopa ere lortu zituen.
 
Howrad Kendallek taldea 1987an utzi zuen [[Bilboko Athletic Kluba|Bilboko Athletic Klubera]] joateko.
 
=== Azken urteak ===
Everton 1992an abiarazi zen Premier League txapelketa berriaren dundatzailea izan zen. Ordutik lorturiko garaipen bakarrak 1995ko Kopa eta ondoren Superkopa izan dira.
 
2002 urtean jeistear egon zen baina lehen mailan mantentzea lortu zuen. 2007-08 eta 2008-09ko UEFA Kopatan parte hartu du eta 2009an Kopako finalera iritsi zen. 2013ko Liga 6. postuan amaitu du.
 
 
== Irabazitako txapelketak ==
=== TxapelketaIngalaterran: nazionalak23 ===
* '''[[Premier League|Ingalaterrako Liga]] (9) :'''
** 1891, 1915, 1928, 1932, 1939, 1963, 1970, 1985, 1987
* '''[[Ingalaterrako Kopa]] (5) :'''
44 ⟶ 69 lerroa:
* '''[[Ingalaterrako Superkopa]] (9) :'''
** 1928, 1932, 1963, 1970, 1984, 1985, 1986, 1987, 1995
* '''[[Ingalaterrako Ligako Kopa]] (0) :'''
=== Txapelketa internazionalak ===
** finalista 1977 eta 1984ean.
=== Nazio artean: 1 ===
* '''[[Europako Futbol Errekopa|Europako Errekopa]] (1) :'''
** 1985