Erromantizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Erromantizismoa''' [[Erresuma Batua]]n eta [[Alemania]]n [[XVIII. mende]]aren amaieran sortu eta [[XIX. mendea]]n zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, [[Ilustrazio]] eta [[Neoklasizismo]]ko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea. Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa [[Errealismo (literatura)|errealismoarekin]] partekatu zuen.
 
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko ''romanticus''etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako ''roman'' (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. E«leberrietanEleberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.
 
Handik mende batera, ordea, arte- eta literatura-gustuak aldatu zirelarik, omenezko bilakatu zen «erromantiko» izatea, ingelesez hasi, eta Europako hizkuntza nagusi guztietan gero, fantasiazko gauzen, gauza irrazional, misteriozko, bitxi, malenkoniazko edo beldurgarrizkoen zale egin zenean Europan zabaltzen ari zen sentikortasun berria. Orduan azaldu ziren antzinako gaztelu gotikoak, hondoa jotako monasterioak, paisaia pintoreskoak («pinturazkoak»), bakartiak, malkarrak; eta orduan zabaldu zen, orobat, erromantikotasunaren eta Erdi Aroaren ideia baten arteko lotura.