Erromantizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Caspar David Friedrich - Der Wanderer über dem Nebelmeer.jpg|thumb|right|280px| Caspar David Friedrich-en ''Biadaiaria laino-itsasoaren aurrean'' (Kunsthalle, [[Hanburgo]])]]
 
'''Erromantizismoa''' [[Erresuma Batua]]n eta [[Alemania]]n [[XVIII. mende]]aren amaieran sortu eta [[XIX. mendea]]n zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, [[Ilustrazio]] eta [[Neoklasizismo]]ko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea. Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa [[errealismoErrealismo (literatura)|errealismoarekin]]arekin partekatu zuen.
 
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko ''romanticus''etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako ''roman'' (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. E«leberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.