Margot Kidder: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q234471 orrian
No edit summary
21. lerroa:
Margotek, umetatik izan nahi zuen aktore, hori, bere egunerokoan argi eta garbi adieraziz, non, zehatz-mehatz, zine izar bat izan nahi zuela eta hori noizbait gertatuko zela idatziko zuen.
 
Margotek, oso gaztetatik, [[desoreka bipolar]] deritzon gaixotasuna zuen, askoz beranduagogeroago arte diagnostikatu ez zioten arren. Arazo honek, zenbait alditan, bere buruaz beste egiten saiatzera eraman zuen. Zentzu honetan, bere aitaren konpromezu ugariek oso modu negatiboan eragin zuten, etengabe etxez aldatzen ari baitziren. Hamaika eskolatan egon zen hamabi urtetan. Azkenik, bere gurasoek, lagundu nahian, barnetegi batean sartu zuten, non eskolako antzezlanetan lan egiten hasi ahal izan zuen.
 
[[Los Angeles]]era bizitzera joan zen graduatu ondoren, bere karrera artistikoa hasteko. Nahiko zaila suertatu zitzaion "[[Chicago]]ko urte eroak" ("Gaily, Gaily", [[1969]]) lanean bere lehen aktore lana lortu zion agente artistiko kanadar bat ezagutu zuen arte. Film honek, bere lehen paper protagonistara eraman zuen "Quackser" (Quackser Fortune Has a Cousin in the Bronx, [[1970]]) lanean. Film honen ondoren, [[New York]]era joan zen interpretazioa ikastera. Han, telebistan lortu zituen lanei esker, ikasketak ordaindu ahal izan zituen.
 
BeranduagoGeroago, [[Hollywood]]era itzuliko zen, non, oraingoan, garai honetan oraindik ezezagunak ziren [[Martin Scorsese]], [[Brian de Palma]], [[Steven Spielberg]] eta [[Susan Sarandon]]en lagun egingo zen, beste batzuen artean. Honi esker, Brian de Palmak paper protagonista bat eman zion "Ahizpak" (Sisters, [[1973]]) lanean.
 
Bere ezkontzagatik egin zuen etenaldi baten ondoren, Margotek, lanera itzultzea erabaki zuen. Oraingo honetan, bere lehen lana, [[Richard Donner]]ren Superman filmean izan zen. Film honen arrakastaren ondoren, lan ugari lortu zituen [[1980ko hamarkada]] osoan zehar, lan horien artean, Supermanen beste hiru filmak zeudelarik.
 
[[1996]]an, bere autobiografia idaztear zegoela, paranoiko bihurtzen hasi zen, bere senarrak hil nahi zuela pentsatzera iritsiz. Honek, ihes egin eta bere heriotza inkariotzera eraman zuen. BeranduagoGeroagoago, guzti honetaz bere onera etorri eta lanean jarraitu zuen.
 
[[2005]]ean, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] hiritartasuna lortu zuen. Estatubatuar hiritartasuna eskatu zuen, herrialde honetako hauteskundeetan bozkatu eta [[Irakeko gerra]]ren aurka modu aktiboagoan aurka egiteko.