«Frantziako Lehen Inperioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
| a2=[[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]
| a2 bandera= Banner of the Holy Roman Emperor (after 1400).svg
| a3=[[HerbehereetakoHolandako erresuma]]
| a3 bandera= Flag of the Netherlands.svg
| a4=[[Liguriar Errepublika]]
Inperioaren hasiera [[1804]]ko [[maiatzaren 18]]an kokatzen da, Napoleonek -orduko Lehen Kontsulak- Frantziarren Enperadorearen titulua hartu zuenean. [[Abenduaren 2]]an bere buruari eman zion koroa [[Paris]]ko [[Parisko Notre-Dame katedrala|Notre Dame katedralean]]. [[Hirugarren Koalizio]]ak berehala egin zion aurre eratu berriko inperioari. [[Austerlitzeko gudua]]n garaipen erabakigarria lortzean, Inperioak aurrera egin ahal izan zuen. Napoleonen armadak (''La Grande Armée'') [[Prusia]] [[1806]]an eta [[Errusia]] [[Polonia]]n [[1807]]an ([[Friedlandeko bataila]]) garaitu zituen. Ondoren, [[Tilsiteko hitzarmena]]rekin (1807ko ekainean), bakea itzuli zen Europara.
 
[[Iberiar Penintsula]]n eskua sartzean, azkenean, gerra piztu zen [[1808]]an. Sei urteko [[Iberiar Penintsulako Gerra|gerra horretan]] larri ahuldu zen Inperioa. [[1809]]an, [[Bosgarren Koalizio]]ko Austriaren aurka borrokatu zen Frantzia. Garaile berriro aterata, [[Schönbrunneko Ituna]] ezarri zuen Napoleonek [[Habsburgo leinua]]ren gainean. Errusiarekiko tirabira diplomatikoek [[Errusiako frantziar inbasioa|Errusiaren inbasio]] zorigaiztokoa ([[1812]]ko inbasio zorigaiztokoa) ekarri zuten. [[Seigarren Koalizioa]]rekin, Frantziako indarrak [[Alemania]]tik atera ziren [[1813]]an. Napoleonek [[1814]]ko [[apirilaren 6]]an abdikatu zuen, [[Elba (uhartea)|Elba]] uharte txikira erbesteratuta. Hortik [[1815]]ean itzuli zen, baina [[Waterlooko gudua]]n porrot egitean, Lehenengo Inperioa erori zen atzera bueltarik gabe.
 
Erpinean, 1812an, Frantziako Inperioak 130 departamentu zituela (44 milioi biztanlerekin), 600.000 soldadu zelairatu ahal izan zituen Errusia konkistatzeko. [[Alemania]]n, [[Italia]]n, [[Espainia]]n eta [[Varsoviako dukerria]]n tropa ugari zeukan sakabanatuta, eta [[Prusia]] nahiz [[Austria]] izeneko aliatutzat ere izan zituen. Inperioaren patua armadari atxikita zegoen. Haren aurreko garaipenek [[Frantziako Iraultza]]ko hainbat printzipio Europan zehar barreiatu zituen. Jaunarekiko zergak eta beharrak bertan behera utzi ziren Frantziako armadaren aurrera egitean. [[Polonia]]n izan ezik, [[aristokrazia]]ren [[pribilegio]] oro deuseztatu ziren, eta [[Napoleondar kodea]] sartuta, legearen azpian gizaki guztiak berdin ziren.
 
== Europa eta inperioa ==
[[1792]]az geroztik iraultza [[Europa]]n barrena zabaltzen hasi zen. [[Jacques-Pierre Brissot]]ek esana zuen orduan [[Nazio Konbentzioa]]n tiranoei gerra eginez herriak askatu beharra zegoela. [[1795]]etik aurrera, Frantziak aldi baterako bakeak eginak zituelarik potentzia nagusiekin, iraultza finkatu egin zen indar militarraren aldetik ahulagoak zirenez eta nazio barneko toki jakin batzuetan iraultzaile taldeak bazituztenez, eskuragarriagoak ziren lurralde batzuetan, [[Herbehereak|Herberehetan]] eta [[Italia]]n adibidez. Herrialde horietan Frantziak kontrolaturiko errepublikak sortu ziren ([[Bataviako Errepublika]], [[Errepublika Zisalpinoa]], [[Parthenopeako Errepublika|Parthenopeakoa]], [[Liguriar Errepublika|Liguriakoa]]) Frantziakoen antzeko gobernu erakundeekin. [[Frantziako Iraultza]]ren egitasmoa oso garbi zegoen: Europa zaharreko lurralde egiturak aldatu nahi zituen. Aldi berean, 1795. urteaz geroztik, Frantziako Iraultzak gero eta antz handiagoa zuen despotismo ilustratuarena, eta gero eta antz gutxiago, berriz, nazio burujabetza eta eskubideen adierazpena ikurtzat zituen hasierako egitasmoarena. Militarrek gero eta eragin gehiago izan zuten gobernuan, eta aldi berean iritzi publiko liberalak ([[Madame Staël|Germaine de Stäel]], [[Benjamin Constant]], [[Emmanuel Joseph Sieyes]], etab.) gobernu indartsu bat eskatzen zuen errejimen politiko egonkor bat finkatzeko.
 
Egonkortasun hori lortzeko, iraultza amaitu behar zen lehenik, alde batetik iraultzaren lorpen batzuk mantenduz –ondasunen jabeek gizartean eta politikan zuten nagusitasuna (horietako asko eta asko elizaren eta noble emigratuen ondasunekin aberastu baitziren)–, eta nazioaren baitan segurtasuna eta lasaitasuna ere bermatuz. Horretarako hitzarmenak egin beharra zegoelarik elizarekin, eta erbesteratu batzuei itzultzen utzi behar zitzaien. Azken finean, frantses burgesia diktadore baten bila zebilen, iraultza gelditzeko gauza zen norbaiten bila.
 
[[Fitxategi:Jacques-Louis David, The Coronation of Napoleon.jpg|left|thumb|280px|<small>Napoleonen koroatzea. [[Jacques-Louis David]]en margolana.</small>]]
Erradikal batzuen azpijoko saioak hondatu zirelarik –[[Babeuf]]ena [[1797]]an, adibidez–, frantses burgesiak [[Napoleon]] jo zuen begiz, ekinaldi militar bikainak egin baitzituen Europan eta [[Egipto]]n. Napoleonek ekintza militar batez hartu zuen aginpidea, parlamentuari erasoa jo zion eta kontsulatu bat eratu zuen, oso pertsona gutxiko gobernu bat Napoleon bera buru zeukana. Napoleonen egitasmoa, ordea, gerrari eta gudarosteari zegoen estu-estu atxikia, eta Europan barrena zeukan nahitaez zabaldu beharra. Egitasmo hori burutara emateko, [[1802]] eta [[1804]] bitartean jarri zituen 1799an sorturiko kontsulatuaren errejimena [[inperio]] bilakatzeko oinarriak. Napoleon enperadore koroatzea sinbolo itxuraz eta tankeraz oso zaindu bat izan zen. [[Aita santu]]a aurrean zuela, ez zion utzi aita santuari koroa hark jar ziezaion. Aitzitik, berak ezarri zuen koroa bere buruaren gainean, era horretara inperioa berea eta ez beste inorena zuela adieraziz. Inperioaren hedatzea enperadoreak une oroz kontrolatu ahal izateko moduan zegoen pentsatua. Horretarako elite berri bat sortu zuen, noblezia titulu berriak eman zizkion, eta bere familiako kideak jarri zituen mendean hartuak zituen erresumetan agintari.
 
[[Fitxategi:Austerlitz-baron-Pascal.jpg|right|thumb|350px|<small>[[Austerlitzeko gudua|Austerlitzeko garaipena]]. [[François Gérard]]en margolana.</small>]]
Napoleonek lurralde batzuk beretu zituen, hala nola [[Belgika]]ko lurraldeak, [[Toscana]], eta [[Dalmazia]]ko kostaldeko probintziak. Beste lurralde batzuk, berriz, mendean hartu zituen, baina haietan agintari kideko gobernuak utzirik (Helvetiako Errepublika, [[Rhingo Konfederazioa]]), eta beste batzuetan bere familiako kideak jarri zituen tronuan zeuden dinastien ordez ([[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Westfalia]], [[Holanda]], [[Espainia]]). Era horretara Napoleonek kontinente osoko lurraldeetan sendotu zuen bere nagusitasuna, bere gobernuaren kontrolpean jarriz eta inperioko gudarostea noranahi hedatuz, gudaroste hori mendean harturiko lurraldeek mantendu eta hornitu behar zutela. Mendetasunezko sistema horren osagarri, Napoleonek trebe erabili zuen diplomazia, itun eta hitzarmen sekretuak eginez, eta era horretara Prusiaren eta Austriaren txandaka laguntza ziurtaturik. Inperioak mendean hartuak zituen lurraldeetako biztanle kopurua 85 bat milioikoa zen guztira, Frantziak 1789an zuen biztanle kopurua halako hiru, alegia.
 
Inperioaren hedatzeak [[Britainia Handia]] izan zuen oztopo bakarra. Britainia Handiko herri iritziak Napoleonen sistema politikoaren autoritarismoa salatzen zuen, eta inperioari aurre egiten zion sistema militareta estrategiko bat eratu zen erresuma hartan. Horretarako erabakigarria izan zen Britainia Handiak [[Mediterraneo]]aren arroa kontrolatu izana, Sizilian eta Mediterraneo ekialdean mendean hartuak zituen lurraldeei esker, eta baita ere enperadoreak 1808an Espainian bere mendeko erresumaren buru ezarri zuen [[Jose Bonaparte]]ren aurka gerran ari ziren espainiar matxinatuei Britainia Handiak eman zien laguntza. Napoleonek, bere aldetik, Britainia Handiaren eragin horri aurre egiteko, ''kontinente blokeoa'' zeritzana jarri zuen abian. Britainia Handia ahultzeko ahalegina zen hura, kontinentearen eta uharteen arteko merkataritza harremanak eragozteko ahalegina.
 
== Napoleonen sistema ==
[[Fitxategi:Code Civil 1804.png|thumb|right|220px|<small>[[1804]]ko Frantziako Kode Zibilaren lehen orrialdea.</small>]]
Inperio zabal bat hedatzeaz gainera, Napoleonek gobernu sistema bat eratu zuen, eta hein handi batean iraun zuen [[Borboien berrezarkuntza (Frantzia)|Berrezarkuntzaren]] garaiko Europan ([[1815]]) sortu zen estatu liberal klasikoan. Sistema horrek nazioaren burujabetza ukatzen zuen, herriaren ordezkaritza erakunde nagusietan egon behar zuelako ideia 1789ko iraultzaileek indarrean jarria, alegia. Izan ere, parlamentuari zegozkion erakundeak itxura hutsa baizik ez ziren izan, enperadorea bera buru zuen eta enperadoreak izendatzen zuen Estatu Kontseilu batek kontrolatzen baitzuen sistema politiko osoa. Eredu hura guztiz ere zen legeak betearazle hutsa, ordezkaritza bidezko erakundeek ia ez baitzuten parte hartzerik.
 
Napoleonentzat garrantzi handia zuen beraz administrazio eragin handiko bat sortzea, hierarkia bidezkoa eta Estatu Kontseilu horren mende egongo zena. Inperioaren funtzionamendua behar bezala kontrolatuko zuen administrazio egitura bat sortu zuen: ministerioak, departamenduko prefetak, kantonamenduetako subprefetak eta udalak. Lanpostu horiek betetzeko elite profesional berri bat sortu zen. Haiek ziren sistema haren funtzionamendua benetan kontrolatzen zutenak, eta gerora burokrazia gisa iraun zuten Errestaurazioaren ondoren.
 
Jabe taldeek (lurjabeek, industri gizonek, merkatariek, finantza gizonek) uste osoa izan zuten sistema hartan, une hartako legediaren bidez, [[1804]]ko Kode Zibila, jabetza eskubidea ziurtatzen baitzien, hura izan zelarik 1789ko Eskubide Adierazpenetik indarrean iraun zuen eskubide bakarra. Baina Napoleonek orobat izan zuen herri xehearen eta nekazarien laguntza, enperadorea eta inperioa nazioaren handitasunaren eta goraldiaren ekarletzat baitzeuzkaten, eta ikuspegi horrek indarrean iraun zuen Napoleonen ondorengo belaunaldietan ere.
 
== Inperioaren amaiera ==
Luneville, Amiens, Presburgo (Bratislava), [[Tilsiteko hitzarmena|Tilsit]] eta Vienako hurrenez hurreneko itunetan ([[1801]]etik [[1809]]ra) inperioaren mendeko lurraldeetako mugak modu egonkorrean finkatzeko ezintasunak ahuldura guztiz ere erabakigarria ekarri zion inperioaren sistemari, eta erabateko krisia eragin [[1814]]tik [[1815]]era. Inperioari modu batera edo bestera atxikitako lurralde guztiek mantendu behar izan zuten inperioko gudaroste handia, eta zinez eginbide garestia zen hura. Gero eta zerga gehiago ordaindu beharra, soldaduek egoitza hartzen zuten tokiko udalek gudarostea hornitzeko betebeharra, indarrezko ebasteak eta harrapakeriak, horiek ziren Napoleonen zabalkunde militarrak ekarri zituen ondorioetako batzuk.
 
[[Britainia Handia]], Europako kontinentea mendean hartuz, makurrarazi nahiak inperioaren beraren definizioa auzitan jarri zuen, eta enperadorearen beraren eta bere obraren kontrakoa gertatu zen azkenerako. Napoleonen inperioa alor militarrean desegin zen ezinbestean. Britainiarrek [[Mediterraneoa]]n zuten kontrolak eta inperioko gudarosteari aurre egiten zioten tokian tokiko higikundeei eman zieten laguntzak eragin handia izan zuten desegite hartan.
 
[[Fitxategi:Napoleons retreat from moscow.jpg|right|thumb|350px|<small>Napoleon [[Mosku]]tik erretiratzen. Adolph Northenen margolana.</small>]]
Aurre egiterik erabakigarriena [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiakoa]] izan zen, [[1808]]. urteaz geroztik Napoleonek bere mendeko erreinu bat sortua baitzuen bere anaia Jose buru zuela. Espainiako matxinada bi arrazoirengatik izan zen garrantzi handikoa. Batetik, atzera eginarazi baitzion Napoleonen gudarosteari, [[gerrilla]] sistemaren bidez (eraso ustekabekoak eta aldian aldikoak), eta, batez ere, Britainia Handiko gudarostearen laguntzaz, [[Iberiar Penintsula]]tik alde egitera behartu baitzuen frantses gudarostea Gasteizko guduaren ondoren (1813ko ekainaren 21ean). Bestetik, iraultza bat sorrarazi zuelako orobat, eta horren ondorioz, [[1812ko Espainiako Konstituzioa|Espainiako lehenengo konstituzioa]], [[1812]]an [[Cadiz]]en onartu zena, 1820an eta hurrengo hamarraldietan liberalismo iraultzailearen eredu bihurtu zena.
 
[[Errusiar Inperioa|Errusia]] izan zuen Napoleonek beste oztopo militar ezin gaindituzkoa, haren gudarosteak ezin izan zuen [[Mosku]]ren setioa bururatu, eta, gainera, [[Alexandro I.a Errusiakoa|Alexandro I.a]] tsarrak bere maila indartu zuen Europako agintarien artean. Hura izan zuen bultzatzaile eta gidari Napoleonen kontrako seigarren koalizioak, [[1814]] eta [[1815]] bitartean haren inperioa suntsitu zuenak. Frantziako eliteek eta lurjabeek laguntza ukatu izana, nahiz Napoleonen laguntzaile leial batzuek ahalegin handiak egin zituzten enperadorearen alde, guztiz erabakigarria izan zen Napoleonen hondamenerako, eta hala, [[Waterlooko gudua]]ren ondoren (1815eko ekainaren 18an), Napoleonen nagusitasuna behin betiko suntsitu zen.
 
== Ikus, gainera ==
31.526

edits