Konfuzianismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
Konfuzioren jarraitzaileek era askotara interpretatu zituzten maisuaren irakaspenak eta konfuzianismoan mendez mende hainbat eskola eta joera, maiz kontrajarriak, izan ziren. Konfuzianismoaren kosmogoniaren abiapuntua ''[[yin]]'' eta ''[[yang]]'' kontzeptuak dira, hatsapen negatiboa eta positiboa, elkarren arteko eraginez zerua, lurra eta izaki guztiak sortu zituztenak. Gobernuak familia [[patriarkal]]aren eredua jarraitzen zuen: zeruak izendatutako enperadorea herriaren aita onbera baten gisakoa zen. Konfuzianismoaren moralaren arabera, gizaki guztiak onak dira berez eta zintzo izateko bidea idazle klasikoen obrak ikastea da. Giza harremanak elkarrekikotasunean oinarriturik daude eta bost dira gizakiaren bertuteak: onginahia edo [[maitasun]]a, beste [[bertute]]en jatorria; [[justizia]], bakoitzari bere lekua ematen diona; [[guraso]]enganako maitasuna, edo eskubideak errespetarazten eta eginbeharrak betetzen erakusten duen [[begirune]]a; [[jakintza]], [[ongi]]a eta [[gaizki]]a bereizten dituena; eta [[egia]]tasuna. Konfuziok ez zuen [[arima]]ri edo [[hilezkortasun]]ari buruzko inolako irakaspenik eman; konfuzianismoaren jarraitzaileek [[izadi]]a eta [[arbaso]]ak gurtzen dituzte. Konfuzio hil eta handik urte askotara konfuzianismoa [[erlijio]] bihurtu zen; [[K.a. II. mende]]an [[Han dinastia]]k erlijio ofizialtzat hartu zuen eta Konfuzio bera jainkotua izan zen.
 
'''Sei Klasikoak (Liu Ching)'''
 
1.. Musikaren Liburua (galdua) Musikaren Liburua (galdua)
2.. Eraldaketaren Liburua Eraldaketaren Liburua
 
3.. Historia Liburua Historia Liburua
 
4.. Gorazarreen Liburua Gorazarreen Liburua
 
5 Errituen Liburua
.
. Errituen Liburua
 
6.. Udaberriko eta Udazkeneko Urtekaria Udaberriko eta Udazkeneko Urtekaria