«Frantziako Lehen Inperioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
| eremua=
}}
'''Frantziako Lehen Inperioa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref>, '''Napoleondar Inperioa''' ere deituta, [[Frantzia]]n [[Napoleon Bonaparte]]aren agintaldi inperialari deritzon izena da, zeinetan [[Europa]]ko zati handia menperatu zuen. Inperioak [[1804]]tik [[1814]]ra iraun zuen, eta [[1815]]ean ere [[Ehun EguneanEgunak|Ehun Egunetan]] laburki berrezarri zuten.
 
Inperioaren hasiera [[1804]]ko [[maiatzaren 18]]an kokatzen da, Napoleonek -orduko Lehen Kontsulak- Frantziarren Enperadorearen titulua hartu zuenean. [[Abenduaren 2]]an bere buruari eman zion koroa [[Paris]]ko [[Parisko Notre-Dame katedrala|Notre Dame katedralkatedralean]]ean. [[Hirugarren Koalizio]]ak berehala egin zion aurre eratu berriko inperioari. [[Austerlitzeko batailagudua]]n garaipen erabakigarria lortzean, Inperioak aurrera egin ahal izan zuen. Napoleonen armadak (''La Grande Armée'') [[Prusia]] [[1806]]an eta [[Errusia]] [[Polonia]]n [[1807]]an ([[Friedlandeko bataila]]) garaitu zituen. Ondoren, [[Tilsiteko Itunahitzarmena]]rekin (1807ko ekainean), bakea itzuli zen Europara.
 
[[Iberiar Penintsula]]n eskua sartzean, azkenean, gerra piztu zen [[1808]]an. Sei urteko [[Iberiar Penintsulako Gerra|gerra horretan,]] larri ahuldu zen Inperioa. [[1809]]an, [[Bosgarren Koalizio]]ko Austriaren aurka borrokatu zen Frantzia. Garaile berriro aterata, [[Schönbrunneko Ituna]] ezarri zuen Napoleonek [[Habsburgo leinua]]ren gainean. Errusiarekiko tirabira diplomatikoek Errusiaren [[1812]]ko inbasio kalapitatsuazorigaiztokoa ekarri zuten. [[Seigarren Koalizioa]]rekin, Frantziako indarrak [[Alemania]]tik atera ziren [[1813]]an. Napoleonek [[1814]]ko [[apirilaren 6]]an abdikatu zuen, [[Elba (uhartea)|Elba]] uharte txikira erbesteratuta. Hortik [[1815]]ean itzuli zen, baina [[Waterlooko gudua]]n porrot egitean, Lehenengo Inperioa erori zen atzerabueltarikatzera bueltarik gabe.
 
Erpinean, 1812an, Frantziako Inperioak 130 departamentu zituela (44 milioi biztanlerekin), 600.000 soldadu zelairatu ahal izan zituen Errusia konkistatzeko. [[Alemania]]n, [[Italia]]n, [[Espainia]]n eta [[Varsoviako dukerria]]n tropa ugari zeukan sakabanatuta, eta [[Prusia]] nahiz [[Austria]] izeneko aliatutzat ere izan zituen. Inperioaren patua armadari atxikita zegoen. Haren aurreko garaipenek [[Frantziako Iraultza]]ko hainbat printzipio Europan zehar barreiatu zituen. Jaunarekiko zergak eta beharrak bertan behera utzi ziren Frantziako armadaren aurrera egitean. [[Polonia]]n izan ezik, [[aristokrazia]]ren [[pribilegio]] oro deuseztatu ziren, eta [[Napoleondar Kodeakodea]] sartuta, legearen azpian gizaki guztiak berdin ziren.
 
== Europa eta inperioa ==
[[1792]]az geroztik iraultza [[Europa]]n barrena zabaltzen hasi zen. [[Jacques-Pierre Brissot]]ek esana zuen orduan [[Nazio Konbentzioa]]n tiranoei gerra eginez herriak askatu beharra zegoela. [[1795]]etik aurrera, Frantziak aldi baterako bakeak eginak zituelarik potentzia nagusiekin, iraultza finkatu egin zen indar militarraren aldetik ahulagoak zirenez eta nazio barneko toki jakin batzuetan iraultzaile taldeak bazituztenez, eskuragarriagoak ziren lurralde batzuetan, [[Herbehereak|Herberehetan]] eta [[Italia]]n adibidez. Herrialde horietan Frantziak kontrolaturiko errepublikak sortu ziren ([[Bataviako Errepublika]], Errepublika Zisalpinoa, Parthenopeakoa, Liguriakoa) Frantziakoen antzeko gobernu erakundeekin. [[Frantziako Iraultza]]ren egitasmoa oso garbi zegoen: Europa zaharreko lurralde egiturak aldatu nahi zituen. Aldi berean, 1795. urteaz geroztik, Frantziako Iraultzak gero eta antz handiagoa zuen despotismo ilustratuarena, eta gero eta antz gutxiago, berriz, nazio burujabetza eta eskubideen adierazpena ikurtzat zituen hasierako egitasmoarena. Militarrek gero eta eragin gehiago izan zuten gobernuan, eta aldi berean iritzi publiko liberalak ([[Madame Staël|Germaine de Stäel]], [[Benjamin Constant]], [[Emmanuel Joseph Sieyes]], etab.) gobernu indartsu bat eskatzen zuen errejimen politiko egonkor bat finkatzeko.
 
Egonkortasun hori lortzeko, iraultza amaitu behar zen lehenik, alde batetik iraultzaren lorpen batzuk mantenduz –ondasunen jabeek gizartean eta politikan zuten nagusitasuna (horietako asko eta asko elizaren eta noble emigratuen ondasunekin aberastu baitziren)–, eta nazioaren baitan segurtasuna eta lasaitasuna ere bermatuz. Horretarako hitzarmenak egin beharra zegoelarik elizarekin, eta erbesteratu batzuei itzultzen utzi behar zitzaien. Azken finean, frantses burgesia diktadore baten bila zebilen, iraultza gelditzeko gauza zen norbaiten bila.
 
Erradikal batzuen azpijoko saioak hondatu zirelarik –[[Babeuf]]ena [[1797]]an, adibidez–, frantses burgesiak [[Napoleon]] jo zuen begiz, ekinaldi militar bikainak egin baitzituen Europan eta [[Egipto]]n. Napoleonek ekintza militar batez hartu zuen aginpidea, parlamentuari erasoa jo zion eta kontsulatu bat eratu zuen, oso pertsona gutxiko gobernu bat Napoleon bera buru zeukana. Napoleonen egitasmoa, ordea, gerrari eta gudarosteari zegoen estu-estu atxikia, eta Europan barrena zeukan nahitaez zabaldu beharra. Egitasmo hori burutara emateko, [[1802]] eta [[1804]] bitartean jarri zituen 1799an sorturiko kontsulatuaren errejimena [[inperio]] bilakatzeko oinarriak. Napoleon enperadore koroatzea sinbolo itxuraz eta tankeraz oso zaindu bat izan zen. [[Aita santu]]a aurrean zuela, ez zion utzi aita santuari koroa hark jar ziezaion. Aitzitik, berak ezarri zuen koroa bere buruaren gainean, era horretara inperioa berea eta ez beste inorena zuela adieraziz. Inperioaren hedatzea enperadoreak une oroz kontrolatu ahal izateko moduan zegoen pentsatua. Horretarako elite berri bat sortu zuen, noblezia titulu berriak eman zizkion, eta bere familiako kideak jarri zituen mendean hartuak zituen erresumetan agintari.
 
Napoleonek lurralde batzuk beretu zituen, hala nola [[Belgika]]ko lurraldeak, [[Toscana]], eta [[Dalmazia]]ko kostaldeko probintziak. Beste lurralde batzuk, berriz, mendean hartu zituen, baina haietan agintari kideko gobernuak utzirik (Helvetiako Errepublika, [[Rhingo Konfederazioa]]), eta beste batzuetan bere familiako kideak jarri zituen tronuan zeuden dinastien ordez ([[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Westfalia]], [[Holanda]], [[Espainia]]). Era horretara Napoleonek kontinente osoko lurraldeetan sendotu zuen bere nagusitasuna, bere gobernuaren kontrolpean jarriz eta inperioko gudarostea noranahi hedatuz, gudaroste hori mendean harturiko lurraldeek mantendu eta hornitu behar zutela. Mendetasunezko sistema horren osagarri, Napoleonek trebe erabili zuen diplomazia, itun eta hitzarmen sekretuak eginez, eta era horretara Prusiaren eta Austriaren txandaka laguntza ziurtaturik. Inperioak mendean hartuak zituen lurraldeetako biztanle kopurua 85 bat milioikoa zen guztira, Frantziak 1789an zuen biztanle kopurua halako hiru, alegia.
 
Inperioaren hedatzeak [[Britainia Handia]] izan zuen oztopo bakarra. Britainia Handiko herri iritziak Napoleonen sistema politikoaren autoritarismoa salatzen zuen, eta inperioari aurre egiten zion sistema militareta estrategiko bat eratu zen erresuma hartan. Horretarako erabakigarria izan zen Britainia Handiak [[Mediterraneo]]aren arroa kontrolatu izana, Sizilian eta Mediterraneo ekialdean mendean hartuak zituen lurraldeei esker, eta baita ere enperadoreak 1808an Espainian bere mendeko erresumaren buru ezarri zuen [[Jose Bonaparte]]ren aurka gerran ari ziren espainiar matxinatuei Britainia Handiak eman zien laguntza. Napoleonek, bere aldetik, Britainia Handiaren eragin horri aurre egiteko, ''kontinente blokeoa'' zeritzana jarri zuen abian. Britainia Handia ahultzeko ahalegina zen hura, kontinentearen eta uharteen arteko merkataritza harremanak eragozteko ahalegina.
 
== Ikus, gainera ==
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2013/06/21}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
31.556

edits