Jean-Baptiste Colbert: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q188971 orrian
No edit summary
15. lerroa:
 
[[1651]]tik aurrera [[Mazarino]]ren idazkari pertsonala izan zen eta hura hil zenean ([[1661]]ean) Luis XIV.ak finantza intendente izendatu zuen. [[Nicolas Fouquet]] superintendentearen kargugabetzea lortu zuen eta, handik aurrera, boterea metatuz joan zen. Politika ekonomiko [[protekzionismo|protekzionista]] erabili zuen, [[inportazio]]ak zergapetuz eta [[esportazio]]ak sustatuz. Frantziako [[industria]] eta [[merkataritza]] sustatzeko estatuaren fabrikak sortu zituen, hala nola ''Manufacture royale de glaces de miroirs'' ([[Saint-Gobain]]), [[beira]]-fabrika, eta [[Manufacture royale des Gobelins]], tapiz-fabrika. [[Errepide]], [[ubide]] eta [[portu]]en eraikuntza bultzatu zuen. Merkataritza-konpainia berrien sorrera sustatu (''Compagnie française des Indes Orientales'', ''Compagnie française des Indes Occidentales'') eta [[itsas armada]] handitu zuen, Frantziaren hedapen koloniala, [[Kanada]], [[Antillak]], [[Ekialde Urruna]] aldera, ahalbidetuz<ref>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/c/colbert.htm Biografias y vidas: Jean-Baptiste Colbert]</ref>
 
==Frantziako Ogasuna==
Jean-Baptiste Colbert Reimseko familia burges bateko kidea zen. Jatorriz merkatariak baziren ere erregeren ofizialak ere bazituzten senitartean. 1661ean, Luis XIV.ak Ogasuneko intendente izendatu zuen. Erresuma guztiko administrazioaz arduratu zen, atzerriko eta militar arazoez salbu. Postu hartatik, ondasun askoren jabe egin izanaz gainera, bere ahaideak jarri zituen estatuko eta elizako posturik erabakigarrienetan, eta ezkontzen bidez, Frantziako goi nobleziarekin ahaidetzea lortu zuen.
 
Colberten gorakada ez zen giza banako baten garaipen soila izan, aldiz, bere familiaren eraginaren emaitza ere bazen, familiari esker igo baitzen aginpidearen gailurrera. Colbertek estatuan lortu zuen postua, bere familak mendetan zehar garatutako estrategiaren emaitza zen, edozein egoeratara egokitzeko prest baitzeuden familiaren ongizatea eta hedakuntza lortzeko.
 
Lehen urteetan, 1660tik 1672ra, Colbertek lortu zuen Ogasuna antolatzea eta aurrekontu orekatuak ziurtatzea. Horretarako, kontuak zorrotz eramateaz eta karguak gutxitzeaz gainera, arrazoizko zergak ezarri zituen.
 
Estatuaren kargak arintzeko, [[Richelieu]] eta [[Mazarino]]ren garaian estatuari egindako maileguen interesak murriztu, eta zenbait kasutan, ezabatu ere egin zituen. Holandako gerrarekin etorri ziren finantza arazoak eta bere hartan jarraituko zuten aurrerantzean. Hiru ziren, batez ere, gastuen gorakadaren arrazoiak: erregeak Europan zuen politika erasokorra, [[Versaillesko jauregia]]ren eraikuntza, eta Gorteko gastuak.
 
Hala, aurrekontuetako defizita arau bihurtu zen. Egoera horri aurre egiteko, Colbertek zergak igotzea erabaki zuen, bai zerga arruntak eta bai apartekoak, nola ziren, karguen salmentak, partikularren arteko maileguak, erregearen ondarearen zenbait besterentze, eta monopolio berriak: tabakoa eta paper tinbratua, adibidez.
 
Colbertek ezarritako ekonomia politikari merkantilismoa esaten zaio. Colbertek, garai hartako gainerako ekonomilariek bezala, uste zuen munduan batetik bestera zebiltzan urre eta zilar kopuruak oso gutxi aldatzen zirela eta estatu batek zuen diru kopurutik neurtzen zela estatu horren aberastasuna.
 
Erresuma aberasteko bidea, esportazioak gehitzea eta inportazioak gutxitzea zen, beraz.
 
[[Eskulangintza]] produkzioa hobetzeko eta gehitzeko, Colbertek arautu eta babestu egin zuen sektore hori. Zenbait eskulangintza pribilegiodun ere sortu ziren, batez ere esportaziorako lan egiten zutenak. Frantziako manufakturen babesa berriz, 1667an gauzatu zen, urte hartan aduana tarifa berri bat sortu baitzen Frantzian sartzen ziren atzerriko produktuak zamatzen zituena. Produktu horiek [[Ingalaterra]]tik eta Holandatik zetozen gehienak eta neurriaren ondorioa, praktikan, atzerriko manufakturak debekatzea izan zen.
 
Handik gutxira, [[Nimegako ituna]]ren ondoren, aduana tarifak bertan behera uzi beharra izan zen. Itun harekin amaitu zen Frantziaren eta [[Holanda]]ren arteko gerra.
 
Ogasun publikoak Frantziako ekonomiari eusteko zituen zailtasunak alde batera utzita, beste arrazoi asko zeuden 1672tik aurrera colbertismoak lur jotzeko. Lehenik, erresuma barruko aurkakotasuna; bigarren, atzerriko lehiakideen indarra: Ingalaterrak eta Holandak manufaktura hobeak eta merkeagoak ekoizteaz gainera, banku eta ontzidi indartsuak zituzten; eta hirugarren, Europa osoa jasaten ari zen ekonomia eta demografia beheraldia.
 
== Erreferentziak ==
<references/>
{{lur}}
 
== Kanpo loturak ==