Karlos Santamaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
[[Politika]]n aritu zen [[1978]]-[[1980]] urte bitartean, [[Eusko Kontseilu Nagusi]]ko -[[Eusko Jaurlaritza]]ren aurrekaria izan zeneko- [[Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila|Hezkuntza Sailburua]] izaki. Euskal hezkuntza-sistema propioaren aldarrikatzailea izan zen, [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]ren sortzaileetako bat izan zela.
 
[[UZEI]]ren Matematika hiztegia ([[1982]]) eta Erlijio hiztegia ([[1987]]) sortu zituzten taldeetan parte hartu zuen. Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak idatzitako 21 lan azaltzen dira.<ref>[http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=51452157&hizkuntza=eu Karlos Santamariaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (21 produktu)].</ref> [[Karlos Santamaria]]renak dira Euskal Unibertsitatea sortzearen garrantzia azaldu zuten hitz hauek:<ref name="KSantamaria">[http://www.joxemizumalabe.org/dokumentuak/dokumentuak/dok6.pdf Ezina Ekinez Egina - Euskal Herriak Bere Eskolak eginiko dokumentua]</ref>
{{esaera2|Bi eginkizun diferente dago uste dudanez, gure Unibertsitatearen alorrean. Batari Euskal Unibertsitatea dei lekioke; besteari, berriz, Euskal Herriko Unibertsitate izena emango nioke nik, bion arteko desberdintasuna ongi azaltzeko (...) Euskal Herrian dauden eta egongo diren unibertsitate eta sasi-unibertsitate multzoari Euskal Herriko Unibertsitatea izena emango diogu. Aldiz, uste honek utopia itxura badu ere, nire terminologiaz Euskal Unibertsitatea euskal kultura eta hizkuntzaren “alma mater” izan beharko litzatekeen euskarazko unibertsitatea da.|Karlos Santamaria}}
 
[[Euskaltzain]] osoa izan zen, baita [[EHU]]ren ''honoris causa'' doktore ere. [[UEU]]ko sarrera hitzaldia egin zuen [[1980]]an. [[1991]]n [[Manuel Lekuona Saria]] jaso zuen<ref>{{eu}} {{es}} [http://hedatuz.euskomedia.org/928/1/37283305.pdf Manuel Lekuona Sariaren emate-ekitaldiko hitzaldiak]</ref>.