Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
52. lerroa:
[[Urriaren 1]]ean zentralean isuri-elektriko etxola batean bonba batek eztanda egin zuen. Hiru egun geroago 2 diputatu eta parlamentari batek [[Iberduero]]ekin harremanak zituztela jakin zen. [[Abenduaren 18]]an ETAko komandu bat Lemoizko zentral nuklearrean sartzen saiatu zen. [[Goardia Zibil]]arekin tiroketa bat izan eta gero, [[David Alvarez Peña]] zauritu zuten. Ospitalera eraman zuten. Hurrengo egunak tentsio-egunak izan ziren: [[abenduaren 19]]an manifestaldia egon zen [[Plentzia]]n eta komertzio askok itxi zuten. Hurrengo egunean manifestaldia egin zen [[Algorta]]n. 21ean 7 pertsona atxilotu zituzten, euren artean [[Mario Alvarez Peña]], zaurituaren anaia. Kartzelan sartu zuten Goardia Zibilak iraintzeagatik. [[Bilbo]]n manifestaldia egin zen bere alde eta jende asko joan zen ospitalera odola ematera. [[Abenduaren 27]]an [[EIA]] lehen aldiz agertu zen zentral nuklearren aurka.
 
=== TentsioarenGatazkaren igoeraareagotzea ===
[[1978]]a urte gogorra izan zen Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntzan. Aurreko urtea zauritu larri batekin bukatu eta gero, [[urtarrilaren 14]]an izan zen 1978ko lehenengo hila. Hori baino lehenago, [[urtarrilaren 1]]ean Iberduerok bere buruaren defentsa egin zuen, zentral nuklearrik gabe txirotasun ekonomikoa egongo zela esanez. Hurrengo egunean "Ez, ez, ez" izeneko agerkaria egin zuten zentralaren aurkariek. [[Urtarrilaren 5]]ean Mungiako udalak bere dimisioa aurkeztu zuen. [[Urtarrilaren 8]]an 3.000 pertsona bildu ziren [[Bermeo]]n egin zen manifestaldian. [[Urtarrilaren 11]]n [[HASI]]k zentralaren aurka zegoela esan zuen.