Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
63. lerroa:
[[Otsailaren 25]]ean manifestaldiak egin ziren Euskal Herriko hainbat puntutan eta itxialdiak egon ziren hainbat udaletxetan. [[Otsailaren 28]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA (m)]] eta [[ETA (pm)]]k lehergailuak jarri zituzten Iruñea, Barakaldo, Gernika, Gasteiz, Amurrio, Zarautz, Deba, Azpeitia, Egia eta Erromoko enpresa elektrikoetan. Bi egun geroago Donostian gose-greba bat hasi zen eta [[CCOO]] sindikatua zentralaren aurka agertu zen. Martxoaren 5ean beste hainbat manifestaldi oso jendetsu egin ziren herri askotan. [[Martxoaren 12]]n Trokan martxan egin zen, zentraletik kilometro batera igaroz eta 100.000 lagun bildu ziren bertan. Goardia Zibilarekin tentsio-une handiak bizi izan ziren. Manifestaldiaren bukaeran [[Pako Letamendia]] eta [[Juan Maria Bandres]]ek hitz egin zuten, biak [[Euskadiko Ezkerra]]ko hautetsiak.<ref name=ElPais>[http://www.elpais.com/articulo/opinion/ETA/atentado/Lemoniz/elpepiopi/19780319elpepiopi_8/Tes/ El atentado de Lemóniz. El País. 1978/03/19]</ref>
 
[[Martxoaren 17]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] berriro ere ekintza burutuegin zuen zentralaren aurka, erreaktorean bertan. Gero jakin izan zenez zentralari abisua eman zioten eta gero [[Radio Popular]]ri. Hala ere [[Goma2]]ak lehertu zuenean [[Alberto Negro]] eta [[Andres Guerra]] langileak hil ziren. Hildakoak eragin zituen lehenengo ekintza armatu honek larritasun handia sortu zuen. Deia egunkariaren arabera eragindako kaltea 500 eta 600 milioi pezeta artekoa izan zen.
[[Martxoaren 20]]an Lemoizko zentrala eraikitzen ari ziren langileek erreferendum bat eskatu zuten. [[Martxoaren 22]]n [[Alianza Popular]] alderdia zentralaren alde agertu zen. Momentu horretan proiektu osoaren kostea 80.000 milioi pezetatan kalkulatzen zen. [[Apirilaren 4]]an ''Euskal Herriko Erakunde Unitarioa'' sortu zen, zentralaren aurka zeuden alderdi, sindikatu eta komiteekin. Hiru egun geroago [[Gatika]] eta Lemoizen Iberduerok zituen 4 elektraindar zutaberen aurkako lehergailuak jarri zituen ETAk.
 
70. lerroa:
[[Maiatzaren 3]]an [[Juan de Ajuriagerra]] eta [[Txiki Benegas]] Espainiako Energia Nuklearreko Batzordearekin bildu ziren, eta [[Eximbank]]ek dirua eman zuen zentrala eraiki ahal izateko. [[Maiatzaren 9]]an berriro ere Goma2a jarri zuten Iberdueroren azpiestazio batean, [[Usurbil]]en. [[Maiatzaren 24]]an lehenengo aldiz iritsi zen Lemoizko kasua Espainiako Gorteetara, [[Francisco Letamendia]]ren eskutik.
 
Udan ekimen gutxiago egon ziren, baina [[urriaren 8]]an berriro ere nuklearren aurkako dinamika hasi zen, [[Itziar]]ren kontzentraziokontzentrazioa eta martxa bat burutuzeginez. Egun horretan lehenengo aldiz proposatu zuten argindarra ez ordaintzea. [[Abenduaren 12]]an bi lehergailu indargabetu zituzten. [[Abenduaren 15|15ean]] [[Jose Antonio Torre Altonaga]] (''Medius'') atxilotu zuten [[Mungia]]n.
 
[[1979]]a aurreko urtea bezain bortitza izan zen. [[Urtarrilaren 12]]an Mungian manifestaldi bat debekatu zen, eta [[urtarrilaren 14]]n David Alvarezen heriotzaren urteurrenean Guardia Zibilak kontzentrazio bat galarazi zuen. Hainbat zauritu izan ziren hainbat herritan, eta [[Donostia]]n Jaime Chivite koma-egoeran sartu zen. [[Otsailaren 25]]etik 28ra [[Ezkerraldea]]n hainbat mobilizazio egon ziren, itxialdiekin. [[Martxoaren 13]]n ETAko bi militante atxilotu zituzten [[Frantzia]]n. [[Martxoaren 20]]an Iberduerok [[Santurtzi]]n zuen itsasontzi baten sokak askatu zituzten. [[Martxoaren 23]]an [[Albistur]]ren [[ETA (pm)]]k ekintza egin zuen Iberdueroren dorre baten aurka.
 
[[Martxoaren 28]]an, ordea, nazioarte mailako gertakari batek izua zabaldu zuen. [[Harrisburg]]en dagoen [[Three Mile Island zentral nuklearra]]k istripua izan zuen, adituek ''ezinezko'' gisa katalogatzenjotzen zutena motakoa. Hilabete batzuk geroago [[Jimmy Carter]] presidenteari txosten bat aurkeztu zioten non horrelako 57 istripu jada egon zirela esaten zen, guztiak ezkutuan gordeak. Egoera honek aldaketa handia suposatu zuen nuklearren inguruko eztabaidan.
 
[[Martxoaren 30]]ean [[Bilbo]]n alderdiak biltzen zituen eztabaida bat antolatu zen. Bertan [[EAJ]]k "''ez gaude alde, kontra ezta ere, txosten baten zain...''" esan zuen. Hau oso loturik zegoen Harrisburgen bi egun lehenago gertatutakoarekin. Hala ere tentsioak jarraitu zuen eta [[apirilaren 8]]an Donostian egin zen manifestazio batean poliziek Juan de Heredia soldadua balaz zauritu zuten. Egun horretan bertan [[PSOE]] zentral nuklearren aurka agertu zen eta Lemoizkoa ixtea eskatu zuen. [[Apirilaren 22]]an mobilizazioak egon ziren han-hemenka eta herri batzuetako udalek (adibidez, [[Barakaldo]]) geldiaraztea eskatu zuten. GuztiHorren horrenguztiaren emaitza [[apirilaren 23]]an [[Eusko Kontseilu Nagusia]]k kontsulta bat egitea adostea izan zen.
 
[[Apirilaren 27]]an [[Bilbo]]n ''Euskadi ala Lemoiz'' lelopean manifestaldia egin zen eta 100.000 lagun bildu ziren. Hurrengo egunean [[Larrabetzu]]n zentrala gelditzea eskatu zuen udalak eta [[Frantzia]]ko Hego-Mendebaldeko Garapen Planean [[Baiona]]tik 40 kilometrotara beste zentral bat egin behar zela ezagutu zen. Ildo berean [[maiatzaren 5]]ean Iberduerok zentral gehiago irekitzeko baimena eskatu zion Gobernuari.
84. lerroa:
[[Maiatzaren 15]]ean ''Covadonga''ko kapitainak itsasontzia Noreña III portura eraman zuen, bertan deskargatuz. [[Santander]]ren poliziaren begiradapean deskargatu zuten dena, portuetako langileen protestarekin. Hurrengo egunean Espainiako Kongresuan eztabaida egin zen proiektuaren inguruan. [[Txiki Benegas]]ek "''Lemoizko berehalako geldiaraztea''" eskatu zuen, [[Marcos Vizcaya]]k "''Herriak erabaki dezala''" esan zuen.
 
{{esaera|Lemoizkoa bezalako zentralak inposatzea, estatu-terrorismoa da.|[[Juan Maria Bandres]]|[[Espainiako Legebiltzarra]], [[1979]]ko [[maiatzaren 16]]a}}
[[Fitxategi:Gladys del Estal.jpg|thumb|200px|Gladys del Estali 2006an eginiko omenaldiaren irudia.]]
[[Maiatzaren 22]]n [[Diario 16]] egunkariak Zamaketarien Estatu Koordinadorak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArekin]] bat egin zuela salatu zuen, ez baitzuten materiala porturatu nahi izan. [[Maiatzaren 24]]an [[Nafarroa]]ko 5 alkate ([[Agoitz]], [[Oltza]], [[Kaseda]], [[Galipentzu]] eta [[Oibar]]) [[Tutera]]ko zentralaren aurka eta [[Bardeak|Bardeetako]] Poligonoaren aurka agertu ziren. Bost egun geroago [[Arabako Foru Aldundia]] Lemoizko eta [[Garoñako zentral nuklearra|Garoñako]] zentral nuklearren aurka azaldu zen. [[Maiatzaren 31]]n Lemoizko langileen paroa eta manifestaldia egin zen eta [[LAB]]eko 5 kide atxilotu zituzten.
98. lerroa:
[[Urriaren 8]]an [[Txantrea]]n argi-itzalketa orokorra egin zen eta Iberduerok eraikitzen zuen eraikin baten aurkako ekintzak egin zituzten. Hilabete honetan argia ez ordaintzea, bulegoak telefono dei masiboz kolapsatzea, kobratzaileei atea ez irekitzea eta argia nola lapurtu azaltzen zuten milaka eskuorri banatu zituzten.
 
{{esaera2|Lemoiz ezinbestekoa da Euskal Herriko ekonomia aurrera atera ahal izateko|[[Pedro de Areitio|[[1979]]ko [[azaroaren 9]]a, |''[[La Gaceta del Norte]]'', 1979ko azaroaren 9a}}
 
[[Azaroaren 11]]n [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] Santanderreko Equipos Nucleares enpresa indarrez hartu zuen eta 50 kilo dinamita jarri zituen, Lemoizko zentralera eraman behar zuten eta eraikitze nahiz konpontze lanetan zegoen materialean: galera 400 milioikoa izan zen. [[Azaroaren 18]]an txirrindulari martxa egon zen Eibarren eta [[Altsasu]]n manifestaldia egon zen eta udalbatzaren aurrean mozioa aurkeztu zuten. [[Azaroaren 22]]n argi-itzalketa handia egon zen Deba ibarrean, eta hiru egun beranduago [[Egia]]n. [[Azaroaren 29]]n Mungiako Udalak geldiaraztea eskatu zuen berriz ere, dekretuz, baina [[abenduaren 5]]ean Gobernu Zibilak atzera bota zuen erabakia. Egun horretan bertan zaurituak egon ziren egin ziren hainbat manifestalditan. [[Lea-Artibai]]n argi-itzalketa masiboa egin zuten.
 
[[Abenduaren 9]]an Lemoizen aurkako Euskal Herriko Hautetsien 1. AsanbladaBiltzarra burutuegin zen Mungian. 55 udaletako 115 hautetsi agertu ziren. [[Abenduaren 27]]an Lemoizko Udal Batzak, obrak geldiaraztea adostu zuen, eta udaltzaingoei erabakia hau betetzeko agindu zien.
 
=== Desobedientzia zibila eta EAJren aldeko jarrera ===