Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
→‎Tentsioaren igoera: Consejo General Vasco -> Eusko Kontseilu Nagusia
76. lerroa:
[[Martxoaren 28]]an, ordea, nazioarte mailako gertakari batek izua zabaldu zuen. [[Harrisburg]]en dagoen [[Three Mile Island zentral nuklearra]]k istripua izan zuen, adituek ''ezinezko'' gisa katalogatzen zutena motakoa. Hilabete batzuk geroago [[Jimmy Carter]] presidenteari txosten bat aurkeztu zioten non horrelako 57 istripu jada egon zirela esaten zen, guztiak ezkutuan gordeak. Egoera honek aldaketa handia suposatu zuen nuklearren inguruko eztabaidan.
 
[[Martxoaren 30]]ean [[Bilbo]]n alderdiak biltzen zituen eztabaida bat antolatu zen. Bertan [[EAJ]]k "''ez gaude alde, kontra ezta ere, txosten baten zain...''" esan zuen. Hau oso loturik zegoen Harrisburgen bi egun lehenago gertatutakoarekin. Hala ere tentsioak jarraitu zuen eta [[apirilaren 8]]an Donostian egin zen manifestazio batean poliziek Juan de Heredia soldadua balaz zauritu zuten. Egun horretan bertan [[PSOE]] zentral nuklearren aurka agertu zen eta Lemoizkoa ixtea eskatu zuen. [[Apirilaren 22]]an mobilizazioak egon ziren han-hemenka eta herri batzuetako udalek (adibidez, [[Barakaldo]]) geldiaraztea eskatu zuten. Guzti horren emaitza [[apirilaren 23]]an [[ConsejoEusko GeneralKontseilu VascoNagusia]]k kontsulta bat egitea adostea izan zen.
 
[[Apirilaren 27]]an [[Bilbo]]n ''Euskadi ala Lemoiz'' lelopean manifestaldia egin zen eta 100.000 lagun bildu ziren. Hurrengo egunean [[Larrabetzu]]n zentrala gelditzea eskatu zuen udalak eta [[Frantzia]]ko Hego-Mendebaldeko Garapen Planean [[Baiona]]tik 40 kilometrotara beste zentral bat egin behar zela ezagutu zen. Ildo berean [[maiatzaren 5]]ean Iberduerok zentral gehiago irekitzeko baimena eskatu zion Gobernuari.